2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

ENPRESA PRIBATUEN BEREKOITASUNA


         Eguneroko enpreseei erreparatuz gero, gehiengoak duen helburu nagusia mozkinak maximizatzea dela konturatuko gara. Hala ere, bigarren mailako helburu batzuk dauzkate; ingurunearekiko errespetua, lan-postuak sortzea... etab.

     Horrez gain, hauekiko desberdintzen diren enpresak ere badaude, admistrazioaren mende daudenak hala nola. Hauek, lanpostuak sortzea dute helburu nagusi, ongizatea bermatzen baitute. Zehazki, Espainiako konstituzioaren arabera, herritar guztiek daukate lan-postu duin bat izateko eskubidea eta zentzuzkoa da beraz, administrazio publikoak lanerako postu handana eskaintzea. 

https://userscontent2.emaze.com/images/5c92ff24-9946-4cb0-b557-726170b84a19/0145699b955456cdc8bce3cf4d9f97bb.jpg 

      Honekin batera, esan beharra dago, krisi garaietan, administrazioak enpresa publikoak pribatizatzeko joera duela;  besteak beste Osakidetza bezalako osasun-zentroak, eta azken finean irabaziak maximizatzera jotzen duten enpresen jabeek edo goi kargueek diru kopuru handia irabazten dute. Hori ikusita, bidezkoa al da enpresa pribatuek daukaten jarrera berekoia? 

       Lotsagarria da nire ustez enpresek azaltzen duten jarrera, pertsonekiko errespetu falta handia dela iruditzen baizait. Bukatzeko beraz, behin enpresen helburu nagusiak aztertu ondoren, oso garrantzitsutat jotzen dut administraziopean dauden enpresen lana nola edo hala goraipatzea; hauek, pribatuak direnek ez bezala, aukera-berdintasuna eskaini eta pertsona ororen duintasunarekiko errespetua eta kezka adierazten baitute.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.