2016(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

SEKTORE INDUSTRIALAREN ALDAKETAK


Ekonomia mantentzen duen estruktura sektoriala, lau sektoreetan banatzen da:

1.      Nekazaritza eta arrantza
2.      Industria eta energia
3.      Eraikuntzak
4.      Serbitzuak

Sektore bakoitzaren aldaketak aztertuko ditugu:

Nekazaritza eta arrantza arloan :

Sektore honek, sektore guztien artetik, ehuneko gehiena galdu duena izan da, bai ekonomiaren pisuan eta lanpostua arloan.
70. hamarkadan, nekazaritza eta arrantza,  ekonomiaren %11 errepresentatzen zuen eta langile guztietako %29,3a lan egiten zuten sektore honetan.
Gaur egun ekonomiaren %2,5a errepresentatzen du eta langile arloan, %45 a galdu egin du, hau da, %4,3an bakarrik geratu egin da.

Ikusten dugun bezala, urteak aurrera joan ala, nekazaritza eta arrantza sektoreari, munduan izandako eraldaketak (denetarik izan direla), ez diete inongo laguntzarik eman hobetu ahal izateko, baizik eta txarrera joatea langundua die.

Industria eta energia:

Betidanik, zerbitzu sektore garrantzitsuena izan da ,baino gaur egun duen garrantzia ez da betikoa. 70. eta 80. hamarkadetan industria eta energiaren sektorea, zerbitzu sektorearekin konparatuz gero, ia garrantzi berdina zuten.
70. hamarkadan Industria eta energia sektorea,  ekonomiaren %34a errepresentatzen zuen eta langileen %25,3a lan egiten du sektore honetan.
Gaur egun ordea, ekonomian %17,1 errepresentatzen du eta langile guztietatik %13,6a bakarrik parte hartzen du sektore honetan.

Datu hauek kontuan edukiz, sektore onek bere balioaren erdia galdu egin du bai herrialde mailan eta langile mailan, orain arte egon diren aldaketengatik.

Eraikuntza:

Sektore honek, aldaketa gutxien izan dituen sektorea izan da urte hauetan zehar. 2000. urtean, higiezinen burbuilari esker, indar handia hartu zuen. Baino aldi berean, krisiak gogor zigortu zuen sektore hau eta orduz geroztik, oso garrantzi txikia dauka ekonomian. 70. hamarkadan eraikuntzak ,  ekonomiaren %8,8 errepresentatzen zuen eta biztanleriaren %8,9a lan egiten sektore honetan .

Gaur egun ordea, ekonomiaren %5,5 errepresentatzen du eta biztanleriaren %15,8a lan egiten du eraikuntzan.

Hau irakurri orduko, ikusten da betidanik eraikuntza garrantzi handia izan duela gure ekonomiarengan eta izaten segituko duela, nahiz eta pixka bat jaitsi den. Baino, langileei erreparatuz gero, geroz eta langile gehiago daude eraikuntza sektorean lan egiten dutenak, nahiz eta herrialdean gutxiago errepresetatuz, geroz eta langile gehiago daude sektore honetan lan egin nahi dutenak, horrela sektore hau poliki poliki handituz.

Zerbitzuak:

Betidanik sektore hau, ekonomiaren sektore garrantzitsuena izan da. 70. hamarkadan ,oso boteretsua zen baina urteak aurrera joan ala, ekonomian handitzen joan da eta botere gehiago bereganatu egin du .
Enpresa oso garrantzitsuak eta lehiakorrak daude. Inplantazio handia dute kanpoan, eta mundu osoko liderrak dira. Sektore hauetako zerbitzuak: bankua, distribuzioa, ingeniaritza, aeroportuen eta autopisten eraikuntza, hotelak, energia berriztagarriak , segurtasuna, telefonia dira.
70. hamarkadan, zerbitzuak ekonomiaren %46,2a errepresentatzen zuen eta biztanleriaren  %36,5 langile lan egiten zuten lan zerbitzuaren sektorean.

Baino gaur egun, ekonomiaren %74,9 errepresentatzen du eta biztanleriaren %76,2a lan egiten du zerbitzu arloan.

Begi-bistakoa denez, zerbitzuak oso garrantzitsuak direla gure ekonomiarako, gainera, beharrezkoak ditugu gaur egungu bizitza motarako. Denborarekin, teknologia hobetzen doanez, gure zerbitzuak geroz eta hobeagoak dira, ondorioz gero eta erresagoa dugu zerbitzu hauekin kontaktuan jartzea. Honen ondorioz hain beste hazi egin da sektore hau eta horregatik geroz eta langile gehiago dauden sektore honetan lan egiten.


Ikusi dugun bezala, merkatu oso biziak dira eta une oro aldatzen daude bata besteari boterea kenduz. Aldi berean, merkatuaren beharrak aldatzen doazenez, sektore hauek  egokitu behar dira ekonomia sendo bat edukitzeko.



 http://economy.blogs.ie.edu/archives/2016/02/estructura-de-la-economia-espanola-por-sectores-economicos-y-empleo.php

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.