Donostian azken urteetan
turismoa igo egin da. Baina jendeak ez dauka oso garbi bere iritzia gai
honekin. 2016an Donostia Europako kultur hiriburua da beraz ekitaldi honekin
turista gehiago jaso ditu Donostiak etekin asko utziz. Baina mundu guztiak
iritzi bera dauka?
Alde batetik, aurpegian
irribarre batekin jasotzen dituzten pertsonak dira, gehienetan tabernetako
zerbitzariak, hotelak, .... Hauei komeni egiten zaie turismo asko izatea
azkenean horretaz bizi baitira! Baina ez dira bakarrak, udaran hiri hau
turismoaz bizi da eta horrek uzten duen irabaziaz.
Beste alde batetik,
ulergarria da jendea nekatuta egotea. Azken aldietan jendea pilatuta egoten da,
adibidez egun ona egiten duten egunetan jendea Boulevard-eko kalean. Alde
zaharreko bizilagunak batez ere zaila izaten dute etxera iristeko horregatik
ulergarria da beraien nekagarritasuna gai honekiko. Kaleak zikin egoteak udaletxeek
kaleen garbiketan diru gehiago jarri behar dutela esan nahi du. Eta ondo dago
dirua kaleen mantenuan erabiltzea, baina ez litzateke horren beharrezkoa izango
turistek kale zikinak ez badituzte uzten.
Orain dela aste batzuk,
Lenguako klasean Arturo
PĂ©rez-Reverte “Nefertari va lista” izenekoa, hemen turismoari buruz hitz
egiten zuen. Reverteren iritziz turismoa ez da lehen bezalakoa. Gaur egun,
monumentu historikoei errespetua galdu diegu eta egia da. Zenbat ero ikusi izan
ditugu alde zaharreko kaleak zakarrez beteta? Ez dugu besteengan pentsatzen, gu
gera gure munduaren zilborra. Baina, asko kexatzen gera kanpotik etortzen diren
turistetan baina gu beste herrialde batera joaten garenean nola da gure portaera?
Turismoak bere gauza txarrak eta onak dakartza. nire ustez turismoa gauza ona da baina ulergarria da mundu guztia nirekin ados ez egotea bakoitzak bere iritzia bait du! Baina guztiak pozik bizitzeko oreka bat bilatu behar da. ☼☺
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.