Hori guztia ez litzateke posiblea ez bazen instrumentu fabrikatzaileei esker. Ez dira agertzen aldizkarietan, beraiek egindako instrumentuak erabiltzen dituzten musikariak bezala, eta urrunetik ere ez dute lortzen hainbesteko ospea ezta dirua. Beraien lana, hala ere, ez da makala. Piezaz-pieza eraiki behar dituzte eskuz, betiere makinen laguntzarekin. Orduak, egunak eta asteak ere eraman ditzake instrumentu bakar bat egitea.
Fabrikatzaile hauek instrumentu mota desberdinetan espezializatzen dira. Korda-instrumentu egileak "Luthier" izena hartu dute. Famatuenetako bat Antoni Stradivari litzateke. Bere obrak Stradivariusak izeneko biolinak dira, XVII. mendekoak. Mundu osoan ezagunak dira, eta bai kolekzionistek zein biolin joleek diru kantitate oso altua ordainduko lukete haietako bat edukitzearren. Hammer Stradivariusak du orain arte errekorra haien artean. 2006an subastatu zen 3.544.000$-engatik.
Musikariek beti erakusten dituzte arro beraien instrumentuak, haietaz bizi bait dira. Bitartean, fabrikatzaileak itzaletan geratzen dira, Yamaha, Kawaii... marka handien menpe, eta askotan ez da kontuan hartzen atzetik dagoen lan gogor eta neketsua. Kontuan hartu behar da, instrumentu bakoitza eskuz egina dagoela, detaile txikienean ere denbora luzea emanez. Instrumentu osoak egilearen firma darama, itxuratik eta materialetatik hasita, barniz pintzelada bakoitzeraino. Egilearen arima bera.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.