Badatoz geroz eta entzuagoak diren Black Friday eta Cibermonday ospakizunak, beheraldien jardunaldi famatuak, aurten azaroak 25etik 28ra izango dira. Enpresen aurreikuspena positiboa da. Asociación Española de la Economía Digitalen (Adigital) aburuz salmetak 1.235 milioi eurotara iritsi daitezke Espainian, aurreko urtean (1.172 milioi euro) baino gehiago .
Black Fridayean enpresen kopuruak ere gora egingo du aurten, Adigitalen ikerketa horretan esaten da enpresen %81 hartuko duela parte jardunaldi honetan, aurreko urtean baino %17 gehiago. Enpresa horien erdiek aurreko urteko salmenten %10-%30 gehiago lortuko dituztela uste dute eta heren batek okerrera joango direla uste dute eta gainontzekoek %30 baino gehiago lortuko dituztela uste dute.
Enpresa askok lehenago jartzen dituzte beheraldiak salmeta gehiago lortzeko, adibidez, Amazonek urri bukaerara aurreratu zituen eta 560.000 unitate saltzea lortu zituen aurreko urtean. Zalandok dagoeneko 80.000 produktu ditu %20 eta %40ko beherapenekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.