2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

ETXEBIZITZA KATEAK



Pasa den udaran Frantzian egon nintzen 10 egunez. ZAD (zone à défendre) izeneko eremu batean, Bretainian dago. Honako hau eremu okupatu bat da, duela 30 urte aireportu bat eraiki nahi zuten bertako baserritarrei lana eta bizilekuaren truke diru kopuru bat emanez. Honek izugarrizko haserrea sortu zuen eta bertako jendea han gelditzeaz gain kanpoko jendea gerturatu zen elkartasuna eskaintzera. Duela urte batzuk 400 pertsona inguru bizi ziren bertan, gaur egun 200. Nola ez polizia frantsea hainbatetan saiatu da desalojatzen, baina ez da ain erreza, izugarrizko erresistentzia tresnak dituzte, horrexegatik zutik daude oraindik.

Ez du zerikusirik guk hemen daukagun eredu ekonomiko sozial eta politikoarekin. Hainbat eremutan banatzen da zona. Eta  etxaldeak eta txabolak daude eremu bakoitzean. Arauak asanblada demokratiko batean erabakitzen dira eta arazoak baldin badaude beste bat egiten da. Ekonomia ehuneko handi batean bertako animaliak (nahiz eta hau apur bat espezista izan) ematen dutena eta baratza kolektiboetan oinarritzen da, hala ere kanpoko produktuak ere sartzen dira, baina erreparatu nintzen produktu guztiak biologikoak zirela. Sozialki ere ez du zerikusirik, askatasun sexual askoz handiagoa, harreman naturalagoak, jende oso interesgarria, pentsatzeko era ezberdinak, ideologia iraultzaileak..

Baina ekonomiari lotutakoa zera da; etxeak eraikitzeko askatasuna. Han egon nintzen bitartean etxeen eraikuntzari buruzko hainbat tailerretara gonbidatu zidaten, jendeak bertan ikasten zuen eta nahi zuen lekuan eraikitzen zuen bere etxea edo txabola, bertan zeuden materialekin, pale-ekin, adibidez. Hain zuzen ere horri buruz hitz egin nahi dut artikulu honetan. Apur bat kezkatuta nabil azken aldi honetan. Etxebizitzen prezioei begira ibili naiz. Eta atera dudan ondorioa izan da etxe bat edukitzeko lan finko bat edukitzea behar beharrezkoa dela. Nahiko sinple esanda; bi aukera ditugu: bata etxea alokairuan hartu, eta horretarako hilero errenta finko bat ordaindu beharko zen, hau da, lan egitea ezinbestekoa. Eta bigarren aukera etxe bat erostea, eta Paris Hilton ez bazara behintzat, hipoteka bat sinatu beharko duzu seguru aski,  hau da, bizitza guztirako kate ikusezina. Azken finean lan egingo genuke bizitzeko, eta bizi lan egiteko. Badakit ohiko esaldia dela baina idazten edo entzuten dudan bakoitzean sistema honek duen zentzu guztia desagertu egiten da niretzat, langile askoren zoriontasuna bezala.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.