2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Legezkoa izatea edo komenigarria izatea



Galdera baten erantzunak baldintzatuko du partekatze ekonomiaren geroa Europako Batasunean. Zer da Uber, zerbitzu digital bat ala garraio konpania bat?

Aplikazio huts bat dela iritziz gero, libre samar hedatu ahal izango da Europar Batasun osoan. Garraio konpaniatzat jotzen badu, sektore horretako enpresek jarraitu behar dituzten arauak bete beharko ditu.

Bartzelonako taxi enpresa batek Uber salatu zuen, hainbat gastu ez dituelako ordaintzen eta betetzen (seguru kontuak) eta hori bidezkoa ez zela zioten.

Baina hemen, zein da kontua benetan? Ez dela bidezkoa Uberrek egiten duen lana, ez dituelako inolako seguruak ordaintzen edo taxi enpresei konpetentzia handia egiten diela?

Hemen kontua da Europar Batasuneko zein estaturi komeni zaien Uber legala izatea eta zeintzuei ez, eta horrek desadostasuna sortu du batzordean.

Baina bidezkoa al da aplikaziok batengatik Europako ekonomiaren geroa kilikoloan egotea? Beti egongo dira ez-adostasunak, gero eta gehiago gainera baina ezin deguna da horrelako gauza txiki batengatik geroko adostasunak larrian jartzea. Eta agian hau ez da Europar Batasunaren erabakia, estatu bakoitzarena baizik. Bakoitzak ikusi behar du nola afektatzen dioen bere ekonomiari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.