"Kit-kat"-ek publizitate mota hau erabili du banku honetan |
Publizitate mota honek, marka ezagunenek erabiltzeaz gain, beste erabilera asko ditu. Sormenezkoa den momentutik, inork esperoko ez lukeen publizitatea da, hau da, kaleko edozein zirrikitu erabiltzen dute guri euren produktua helarazteko. Adibideak ugariak izan daitezke, lineako autobusetan, metroetan, faroletan... ikusi ditzakegu, eta nahiz eta gaur egun ez izan oso ugariak gure artean, nire ustez hemendik urte batzuetara gora egingo du publizitate honen erabilerak.
Marka ezagunez gain, sektore publikoak ere asko erabiltzen du, biztanleei arrisku eta kalteez ohartarazteko. Gainera sormenezko publizitate honek hartzailearengan barne-gogoeta bat bultzarazten du. Goiko irudiarekin lotura egiteko, bigarren irudian beste banku baten erabilera ikus dezakegu, baina kasu honetan marka bat patrozinatu beharrean, hartzaileari hausnarketarako tartea bultzatzen
zaio.
Banku honek behar duzuna soilik erabiltzeko esaten du, |
Bi kasu horietan marka ezagunak edo multinazionalak dira egileak, baina beste irudi bat aurkitu dut, eta kasu honetan egilea estatua izango dela uste dut, bertan adierazten den mezua ikusirik. Gainera azken irudi honetan lineako autobus bateko aulki baten atzealdea erabili dute autobusean aspertuta zaudenean seguru begiratuko duzun leku bat baita.
Anuntzio honek grafitiak eginez gero kartzela dela amaiera dio |
Ikusi duzuenez publizitate mota honetan asko jolasten dute kaleko altzariekin, kaletik zoazenean ustekabean harrapatzeko. Hurrengoan horrelakoak ikustean pentsatu horren atzetik ez daudela saltzeko ideiak beti, batzuetan barne hausnarketak bultzatzen dituztela gogoratu behar baita. Eta hemendik aurrera kontuan hartu publizitate guztia ez dela saltzeko helburuaz egiten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.