Espainian soilik, tabakoaren industriak izugarrizko onura ekonomikoa suposatzen du, honek ematen baitizkio Espainiako 61mila langileei enplegua urtero eta gainera inpostu osoen 9.100 milioi euro baino gehiago industria honek mugiarazten ditu.
Kanpainia asko egiten dira tabakoaren eragin negatibootaz kontzientziatzeko baina ez dira egiten esateko tabakoari esker langabezia maila asko murriztu dela. landare honen kultiboa nekazaritza arloan langabezi handiena duten bi komunitate autonomoetan kokatu zen (nahita) Andaluzian eta Extremaduran, hain zuzen ere. Gainera, sektore hau izan da kalte gutxien jaso zituenetakoa krisiaren ondoren, nahiz eta, diruz justu ibili biztanle asko, gehienek beste motatako “kapritxoetan” murriztu zuten, bana ez tabakoari zegokionan.
Kanpotik ekarritako tabakoak, hau da kontrabandoko tabakoak, Espainiari 1.000 milioi euro galtzea suposatzen dizkio,eta honek langabezia murrizteko esfortzuak pikutara bidaltzen ditu. Ideia bat egiteko, 2014ean tabakoaren industriak langabezian zeuden 6.853 nekazariei enplegua eman zien. izan ere Espainia beti izan da Europako potentzia handienetako bat, tabako industriari dagokionean, 7.100 milioi euroko irabaziekin urte berean.
Baina beste ikuspuntu batetik ikusita, benetan gure ekonomiaren zati handi bat, biztanleei kalte egiten dion zerbaitek kontrolaturik egotea nahi dugu? Dirudienez bai. Izan ere, proposamen asko egin dituzte erretzaileen adina 16 urteetara jaisteko, eta gobernuak antza da ezin zuela presioarekin eta baiezkoa emango diola proposamen honi. Honek izugarrizko gorakada suposatuko du industria honetan, eta horrekin batera, langabeziaren murrizketa eta diru gehiago irabaztea estatu espainiarrak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.