2016(e)ko azaroaren 13(a), igandea

Arroparen birziklaketa


Ezaguna egiten zaigun HYM erropa denda katea, musika arloko M.I.A. izarrarekin batu da World Recycle Week iniziatiba berrira. Honekin, gure armairuan gordeta dugun erabiltzen ez dugun erropa piloa birziklatzeko aukera ematen digute. Aste baten buruan, HYMren asmoa, munduan zehar dituen 3.600 dendetatik 1.000 tona arropa biltzea da. Guzti honen helburua, zakarretan bukatzen duen arropak ingurumenari egiten dion kaltea islatzea da, jendeak jakin dezan eta hortik aurrera hartu beharreko neurriak har ditzaten. Kamixeta bat birziklatzen, 2.100 litro ur ahurreztu ditzakegu.

2013 urtetik, bezeroek nahi duten arropa guztia utz dezakete kateko edozein dendatan, edozein prezio edo marketakoa, trukean beherapen bat jasoz dendan egindako hurrengo erosketan. Gaur arte, 25.000 tona jaso dituzte guztira. Duela bi urte, HYMk kolekzio berri bat atera zuen kalera eta bertako produktuak, bildutako arropa birziklatuz ateratako ohialez eginakoak ziren.

HYM ez ezik, Primark ere bildu du arropa birziklatzen laguntzeko, honetarako zaborrontziak jartzen dendetan bezeroek erabiltzen ez duten guztia bertan uzteko berrerabil ahal izateko.
Kanpania honetatik atera daitezken alde positiboak, ingurumenarentzat gain, HYMrentzat ere badaude, modu honetan ez dutelako hainbesteko diru gastatzen material berria erosten, eta horrez gain, nire ikuspuntutik, bezeroak erakartzeko modu apropos bat ere bada, ingurumenean interes minimo bat dutenengan behintzat, erreakzio positibo bat lortzeko.

Guk ere badugu gure zatia betetzeko aukera, guzti honetan laguntzeko gogorik badugu. Denok dugu erabiltzen ez dugun jantzirik, modaz pasa delako, gustatzen ez zaigulako, ez zaigulako ondo gelditzen... guzti horri irtenbidea jartzeko aukera paregabea da honakoa. Denok hartzen badugu parte, posible izango da mundua pixkanaka hobetzen joatea. Lehenengo pausua enpresek eman dute, orain erantzutea gure lana da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.