Enpresak hortaz baliatzen dira, horrela produktu berdinari etekin gehiago ateratzen diotelarik. Gertakari hau modu ulergarriago batean adierazteko, Lego enpresak erabilitako estrategia azalduko dut. Enpresa honek darabilen azpijokoa, produktu bera ezaugarri desberdinekin saltzean datza; era honetan saldutakoagatik lortzen diren etekinak handiagoak direlarik.
Adibide hau etxeko ekonomiara ekarrita, zureak dituzun mahi jokoak, partxis edo Fournier-en kartak adibidez, ale bakarra behar duzu seme-alaba guztientzat. Aldiz, erosi beharrekoa Legoak baldin badira, alabarentzako bada nesken diseinua dutenetara joko duzu, semearentzako mutilen diseinukoa dutenetara jotzen duzularik.
Marketing mota hau erabiliz gehiago kontsumitzera behartzen gaituzte eta beraz guri iruzur eginda multinazionalek izugarrizko etekin handiak lortzen dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.