Moda!
Zer da moda? Moda enpresek asmatzen duten arropa
aldaketa da. Arroparen merkatua oso zabala da, klasean ikusi izan dugun bezala
Amancio Ortegarekin, enpresak etekinak ateratzea du funtzio nagusia bezala.
Modak fase ezberdinetatik pasatzen da urtean zehar,
baina fase horiek enpresek hasten dituzte. Adibidez, udaretako edo neguko
beherapenetan enpresen jokaera oso deigarria eta nabarmena da.
Deskontuetan badirudi enpresek arroparen prezioak jaisten
dituztela, beraien ezagunean pertsonak arropa berritu eta “modan” joan nahi
dutela dago, baina ezin dute edo ez dute hainbesteko diru kantitatea beraien
apetan xahutzeko. Ondorioz, prezioak jaisten dituzte, eskaera handituko dela
dakitelako eta beraz etekin gehiago lortuko dituzte. Baina pentsatu izan al duzue
noizbait arropak beherapenetan daukaten prezioa benetako prezioa dela? Eta
beherapenetan ez daudenean, daukaten prezioa puztutako prezioa dela?
Hau da, demagun kamiseta bat erostera zoaztela
Apirilean (beherapenik ez dagoen hilabete bat), Stradivariusera zoazte eta
kamiseta horren prezioa 26'47€tan dagoela ikusten duzue. Ondoren Uztailean
(beherapen hilabetea) itzuli egiten zera kamiseta berdinaren bila eta 12’99€
balio du. Prezio baxuagoa izango du, baina agian Uztailean kostatzen duena benetako
kostua izango da eta Apirileko puztuta dagoena izango da.
Esan nahi dudana: azkenean gu enpresen menpe gaudela
da. Enpresek gurekin jokatzen dute, gizakia abariziaz betetako pertsona bat
dela dakitelako eta beti izan nahiko du besteak baino hobeagoa. Zertarako behar
ditugu ehunka kamiseta, azken finean datorren urtean gehiago erosiko baditugu?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.