2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

Animaliak ere Kalean

Krisi ekonomikoaren ondorioz, ez dira pertsonak bakarrik ikusi kalean. Kaleratuak izan diren familien animaliak ere etxerik gabe geratu dira. Espainian urtero milaka animali kaleetan bilatu behar dute bizitza baina krisia hasi zenetik zenbaki hori %20 bat handitu da.

Ez da lehenengo aldia animaliak etxerik gabe geratzen direla, baina oraingoan ez da persona batzuen inkonstzientziaren ondorio izan, hainbeste maite dituzten familiena baizik. Arrazoia krisia familiak dirurik ez edukitzeak familiakideen edo lagunen baten etxera jotzen dute eta askotan beraien laguntxoak ez dira ongietorriak beraz familiek bi aukera dituzte: lehenengoa akogida zentroetara eraman non familia berri bat bilatzen dioten edo abandonatzea kalean, bigarrengo kasuan,egoera onenetan animali hauek akogida zentroetakoak aurkitu eta zaintzen dituzte baina beste batzuek ez dute horrenbesterainoko zortea edukitzen eta txakurtegietan amaitzen dute, hauetan  10-15 egun bitarteko epean inorrek ez baditu adoptatzen sakrifikatu egiten dira.

akogida zentroak geroz eta beteagoak daude eta jasotzen dituzten laguntzak bera doaz, eta asko eta asko ez dira adoptatuak izaten, honako hauek gastu ekonomiko izugarria dakartzate zeren beraien azken egunerarte zaindu behar dituzte baina hori ez da arazo bakarra zeren askok parasitoak,ezur hautsiak etb. ekin etortzen dira eta nahiz eta laguntzaileek beraien errekuperazioan lagundu askok operazioak behar izaten dituzte.Akogida zentro asko ruinara eramanaz.

Beraz gogoratu animalia batenbat nahi baduzu, bere bizitza osorako zaindu beharko duzula, beraz bi aldiz pentsatu,eta erosi beharrean adoptatu!

1 iruzkin:

  1. Bai, krisiak ez ditu ondorioak izan soilik pertsonentzat, eta animalia bat kaleratu behar izatea baliabide-faltagatik oso gogorra da familiarentzat eta, noski, animaliarentzat. Etxe goxo batetik harrera-zentro batera joatea aldaketa latza da. Dudarik gabe, adopzioa bide zoragarria da errealitate honen ondorioak arintzeko.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.