Geroz eta gehiago dira "la bicicleta" aurtengo udako
kantaren jarraitzaileak. Edonon ikusi dezakegu "los morancos"-ek egin
duten parodia. Baina kanta hauek ze asmorekin egin dira? Entzuleak gozatzeko?
Egileari gustatzen zaiolako? Ala guztiaren gainetik saltzea da kanta hauen
helburua?
Nire ustez, azkenak du sinesgarritasun gehien. Gaur egun, gazteek
musika komertziala entzuteko ohitura handia dute. Ez dut esango beraien errua
denik, baina nik uste, zerbait gehiago egin zezaketela, komunikabideek asko
kutsatu baitute musikaren mundua.
Adibideak milaka dira, baina artikulu honekin esan nahi dudana da,
ekonomiaren ardatz handi bat ari dela bihurtzen musikaren komertzioa. Hau da,
jendeak musika negozio bezala ikusten
duela, ez adierazpen bide bat bezala. Badakit jendeak musika hau entzuten
jarraituko duela, negozio zikin honen parte izaten jarraituko duela, baina
hemendik mezu hau zabaldu nahi dut, musikariei errespetu bat zor zaiela, eta musika
komertziala nire iritziz ez dela musika.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.