Turismoa, gaur egun, ia guztiok egiten dugun jarduera bat da. Bada turismoa izan da krisi ekonomikoari hobekien aurre egin dion jarduera. 2010ean 52 atzerritar iritsi ziren leku turistiko nagusietara; bost urte beranduago zifra hori igo egin zen 68 milioi atzerritarretara eta joera hau ez bada aldatzen erraz ikusten da aurten 72 milioietara iristea. Turista guzti horiek datozen denboraldi altu horietan lanpostu temporal asko eskaintzen dira.
Azkeneko sei urte hauetan hotel sektorearen errentagarritasun adierazle nagusia %32 igo da, baina soldatak %1 bakarrik igo dira 2012 eta 2015 artean, oraingoz, aurten, %1,7 igo da.
Beste era batera esanda, sektoreko enpresen irabaziak bost aldiz gehiago hazi dira sektoreko pertsonen soldatak baino.
Servicios de UGT eta CC OO federazioek berri bat kaleratu zuten behin-behineko enpleguak, ezegonkortasuna eta iruzurra salatuz, BPG eta enpleguaren % 10 baino gehiago sortzen duen sektore batean. “La cara b del turismo” izeneko berri horretan agerian uzten da denboraldi bateko lanen ehuneko altu bat iruzurrezko situazioak ezkutatzen dituela. José María Martínezek (CC OO idazkariak) zifratu zuen lanaldi erdia egiten duten langileek %20 ordu gehiago egiten dutela lan, beraien kontratutik kanpo. “Kalitateko enplegua suntsitzen ari da lanpostu ezegonkortasunengatik” gehitu zuen UGTko idazkari nagusiak. Bere aburuz, blokeo orokor bat gertatzen ari da negoziazio kolektiboetan, 432000 langileri kaltetuz.
Martínezek identifikatu zuen emakumeak, gazteak eta pisu departamentuetan lan egiten dutenak zirela kaltetuenak behin behineko lan horiengatik.
Hortaz, udaran lan tenporal horietan lan egiten duten pertsonek ez dute behar izango zuten soldata jasotzen eta kontratuan jartzen duen ordu kopurua baino gehiago egiten dute lan, daukaten bezero kopuru handiari (turisten ondorioz) kasu egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.