MANGAK
Denok ezagutzen ditugu mangak (Japoniar komiki modukoak), eta agian hobeto, animeak (mangen animazioak). Japonian sortuak dira, baina hain arrakastatsuak non Espainiara eta beste herrialde askotara zabaldu den.
Anime: Manga:
Mangak Japonian oso garrantzitsuak dira arlo kulturalean zein ekonomikoan. Mangak asko saltzen dira, bai Japonian bai beste herrialdeetan ere, eta salmenta handiak dituztenak, manga arrakastatsuak, animera moldatzen dituzte, eta haien pelikulak sortu ere behinik-behin.
Horrez gain, manga eta animeen fan handienentzat pertsonaien figuritak, posterrak, jolasak etab ere merkaturatzen dituzte. Japonian oso ohikoak dira, baina Espainian ez hainbeste. Espainian egun eta leku finko batzuetan “exposizio manga” deiturikoak egoten dira, eta han egoten dira produktu horiek, hainbat aktibitateez gain. Exposizio hauetara jende asko mangetako pertsonaiez mozorrotuta joaten dira, eta horri “cosplay” egitea deitzen zaio. Mozorroak erosteko oso garestiak dira, errez joaten dira 80 eurotik 150 eurora edo gehiagora, eta horrenbestez jende askok bere mozorroak josten ditu. Eta ez hori bakarrik, badago jendea “cosplay” egiteaz bizi dena ere; bere mozorroak egiten dituzte eta exposizio hauetan konkurtsotara aurkezten dira, eta irabazle gutxi batzuk patrozinatu egiten dituze eta europan zehar ibiltzen dira exposizioz-exposizio.
Beraz, mangaren mundua ez dira mangak eta animeak bakarrik, ugari atal gehiago ditu, eta Japoniarako irabazi ekonomiko haundia suposatzen du. Eta ez bakarrik Japoniarentzat, mugimendu mundiala ere kontsidera daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.