2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

MUNDUA, JABETZA PRIBATUA?

Gaur egun, mundua geroz eta kutsatuagoa dago, kanpo zein barne eragileen ondorioz. Izan ere, denboraren poderioz, munduarekiko errespetua galtzen ari da, eta honek arazo larriak ekarri ditu jada. Horietako bat airearen kutsadura izan daiteke.  Gertakari hau, oso barneratua daukagu, eta behar bada, ez diogu merezi duen garrantzia ematen. Tamalez, gertakizun hau areagotzen ari da; Europa ekialdean, badago aire garbia erosten duen jendea, hango kutsadura izugarria denez behartuak sentitzen baitira. Kontziente ez garen arren, arazo hau geroz eta zabalduagoa dago eta lehenbailehen konponbide azkar eta eraginkor bat jartzen ez badugu, ezingo dugu aurrera jarraitu edo biziraun aire bonbonarik gabe.




Gezurra badirudi ere, orain dela urte batzuk, uragatik, hau da, iturrietatik musu-truk lor zenezakeen likidoagatik ordaintzea  pentsaezina zen. Gaur egun, ordea, ez da bat ere ezohikoa familiek botilako ura erostea bere eguneroko bizitzarako; ura edateko oso ohikoa egiten zaigu dendetan botilak erostea. Esan beharra dago, gainera,  ur botilak saltzen dituzten enpresek askotan egin izan dituztela iturriko uraren aurkako kanpainak; munduko herritar guztiek entzun dute noizbait iturriko ura purifikatzeko erabiltzen diren kimikoen kaltegarritasuna. Beraz, munduak egoera honetan jarraitu ez gero, hurrengo pausoa, urarekin gertatu den bezala, airea kapitalismoaren menpe gelditzea izango da.  

Askotan, urarekin gertatu den bezala, eta martxa honetan, airearekin gertatuko den bezala, hasiera batean libreak diren ondasunak, jabetza pribatuko ondasunak bilakatzen dira. Gertakari edo fenomeno honen alderik okerrena, arazoa guk bultzatzen dugula da, gure esku baitago munduaren kapitalizazioa.

1 iruzkin:

  1. Oso gogoeta interesgarria, Alizia. Gaur egun sinestezina badirudigu ere egunen batean airea kontsumo-ondasuna bilakatzea, ezin esan dezakegu inoiz gertatuko ez denik. Duela 100 urte inork ez luke sinetsiko ura botiletan salduko zenik, eta iturrietan dohain den uragatik dirua ordainduko genuenik; baina gaur egun errealitatea da. Non jarri behar dira mugak? Ez da erraza.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.