2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Lehengo egunean, gosaltzen negoela, egunkaria irakurtzen ari nintzela artikulu batek atentzioa deitu zidan. Artikuluak tipo bat 4 urte etxetik atera gabe zeramala zioen, erosketak internet bidez egiten zituenez kalera ateratzeko beharrik ez zuen. Duela zenbait hilabete irakurri nuen eta beste notizia bat ekarri zidan burura. Notiziak on-line erosketei buruzko ikerketa bati buruz hitz egiten zuen. Azken urteetan hauen hazkundea oso handia izan bait da.


Azkeneko urtetan teknologiak hartu duen garrantzia eta ekarri dituen aurrerapen guztiak kontuan hartuta, ez da arritzekoa munduko kontsumismora afektatu izana.


Etxetik atera gabe edo dirurik soinean eraman gabe erosketak egiteko erraztasu hauek izanda, kontsumismoa asko hazi da, ez garelako kosziente erosketetan uzten degun diruaz.


Gainera, ordainketa metodoak asko hobetu dira, eta orain seguruagoak dira, eta horragatik ez digu inolako beldurrik ematen internet bidez erostea. Oso erraz jarri digute kontsumitzen jarraitzea, eta horrela, modu batera odo bestera gizarteak kontsumitzen jarraitzea lortu dute, nahiz eta krisi egoeran egon.
Hau, enpreseei bi eratara afektatu diezaieke.


Alde batetik, produktu bat saltzen duen enpresa batek, kontsumoaren hazkundeaz etekina aterako zuen, beste denda batzuen antzera internet bidez erosi ahalko zelako. Eta azken finean telefono, iPad, ordenagailu... bidez egindako erosketak areagotuko zirelako eta gainera dendako salmentak mantenduko lirateke.
Beste aldetik, beste mota batetako zerbitzuei dedikatzen diren enpresak ez dakit salmenta hazkundea berdina izango zen. Zerbitzu bat kontratatzeaz hitz egiten badugu, baliteke zerbitzua internet bidez egitea baina ordainketa? Seguruaski ez zen internet bidez egingo, transferentzia moduan baizik.

Azkenik, internet bidez erosteko aukera ez da denda guztiek duten zerbitzu bat, beraz, honen bitartez, herrietako denda txikiak bezeroak galduko dituzte eta azkenean denda isteko beharretan egongo dira.

1 iruzkin:

  1. Teknologia berriek, bereziki internetek eta ziur ordaintzeko modu berriek, asko erraztu dute kontsumoa. Horrek, beste ezerk bezala, bere alde on eta txarrak ditu. Alde batetik, positiboa da, erosketa orduak ez daudelako mugatuta eta jendeari bizitza errazten diolako (ez badut astirik supermerkatuak itxi aurretik erostera joateko, gauean nire etxetik eros dezaket lasai eta etxean jaso erosketa); baina, bestetik, gehiegizko kontsumoa ere erraztu du eta, azkenean, errazagoa da behar ez ditugun gauzak erostea edo beharko genuena baino diru gehiago xahutzea.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.