2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

"HUTSUNE LEGALAK"

Gaur egungo Espainiako krisia dela eta, inbertsio ekonomikoek behera egin dute nabarmenki. Hori kontuan harturik, egoera larria dela eta okerrera egin dezakeela ondorioztatu dezakegu eta beraz, konponbide bat bilatu behar dela.

Beraz, nire aburuz, ez legoke batere gaizki enpresa handiek, txikiagoak diren enpresekiko eta independenteki lan egiten duten horiekiko dituzten abantailak murriztea, era honetan, txikiagoak direnek hazteko aukera handituko direlarik.

Kontuan izanda,  oso zaila dela hasi berri den langile autonomoa izanik, merkatuan sartu eta arazorik gabe aurrera egitea. Izan ere, legeak horrela zehazten duelako, autonomoki lan egiten dutenek ordaindu beharreko zergak proportzionalak dira; era berean, enpresa handienena. Aitzitik, ezin dugu ahaztu enpresa handiek soldata altuko aholkulariak dituztela eta beraz, txikiagoak diren enpresekiko abantaila handia daukatela. “Laguntzaile” hauek, Espainiako ekonomiaren egoera zein den dakite, eta legeak primeran ezagutzen dituzte eta beraz, modu legalean, iruzur egiten diote legeari, "hutsune legalak" ezagutzen baitituzte. Horren ondorioz, enpresa txikietako langileek, handiagoak direnekiko beldurra sentitzen dute, hauengandik “janak” izango direla ikusten baitute, horregatik, merkaturatzen diren enpresa txikien kopurua murriztua da, batez ere krisi garaietan.

         Hori horrela denez, ulergarria da oso, jendeak beldurra sentitzea enpresa berriak sortzeko  orduan. Merkatuan berria izanik, aurrera eramateko egin beharreko inbertsioak handiak baitira eta ordaindu beharreko zergak beste horrenbeste.

          Beraz, nire aburuz, ez legoke batere gaizki enpresa handiek, txikiagoak diren enpresekiko eta independenteki lan egiten duten horiekiko dituzten abantailak murriztea, era honetan, txikiagoak direnek hazteko aukera handituko direlarik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.