2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Industria farmazeutikoak kontrolatuta gaitu

Teknika biomedikoen hazkuntzak eta haien garapenaren bizkortzeak biologiaren (kontsumismoa sustatzeaz gain, gizakiak kontrolatzeko baliabide berrien bilaketara zuzendua dagoena) aldaketa esanguratsu batekin mehatxatzen ari da gizartea.

Industria farmazeutikoa, gaur egun egituratuta dagoen moduan, petrolioaren eta kimikaren industria menderatzen zituzten korporazio ahaltsuetatik sortu zen, haien etekinak areagotzeko eta etekin handiagoak ekarriko lituzketen inbertsio berriak burutzeko. Korporazio boteretsu hauek mundu osoko osasun-sistema kontrolatzeko helburuarekin antolatu ziren; hasiera batean, lehen mundu kapitalistan kokatu ziren, biztanleriak medikamentu gehien berehala kontsumitu zezakeen tokian eta, gero, gainerako herrialdeetan, HIESa bezalako plagak bihurtu diren epidemiak eraginez.

Gaur egun ere, giza gorputza eta haren osasuna, etekinak eta boterea lortzeko baliabideak bihurtzen dira industria farmazeutikoarentzat, eta hala ere, osasun publikoan inbertitzen dutela justifikatzen dute. Konpainia farmazeutikoek, haien diruzalekeria lehenetsiz, pertsona asko hainbat medikamentu eta tratamenduren eraginpean jarri dituzte, akuri (cobaya) moduan erabiliz. Gainera, prozedura iruzurtiekin efikazia zalantzagarrizko eta arrisku handiko produktuen erabilera inposatu dute. Nolanahi ere, garaile atera dira pertsona kaltetuek jarri dizkieten auzietatik.

Egoera honetan, gaizki ateratzen direnak pentsiodunak dira, ekoizle moduan gauzaezak izanda, industria honen bezero hoberenak bihurtzen baitira, haien bizitzak txertoei (umeek bezala) eta anbulatorioko bisitei eskainiz.

Osasun-sistema hau bizitzaren “medikalizazioan” oinarritzen da eta, aldi berean, “medikalizazioa” gaixoak medikamentuen mendera erortzean oinarritzen da. Kategoria horrek, gaixoenak, geroz eta izaki bizidun gehiago bildu nahi ditu. Gizakien eta baita animali eta landareen botikekiko mendekotasun horrek, botika horiek ekoizten dituzten enpresak aberatsak eta boteretsuak diren mundu-korporazioak bihurtu ditu.

Azken finean, nire ustez, industria farmazeutikoak (ongizate- eta osasun-sistemaren izenpean) mundu osoa guztiz “gaixotu” du diruzalekeria hutsagatik.

1 iruzkin:

  1. Teorikoki, medikamentuen merkatuaren helburua gizakion ongizatea eta osasuna hobetzea izan beharko luke; baina, egia da, hainbeste diru mugitzen duen sektore horren helburuak ez doazela beti ildo horretatik... eta hala denean, gizakien gaitzak errentagarriak bihurtzen dira. Hau da, dudarik gabe, kontrol zorrotzak behar dituen sektoreetako bat, bertan lanean diharduten enpresek "ahaz" ez dezaten zein izan behar den haien helburu nagusia.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.