"Too Good To Go", Dirua aurrezteko eta janaria alferrik ez galtzeko aplikazioa
Urtero, tamalez, gure
gizartean ekoizten den janariaren herena zakarrontzira botatzen dugu. Hori dela
eta, 1.300 milioi tona elikagai osasuntsu eta jangarri galtzen dira, bederatzi
pertsonetatik batek gosea pasatzen duen mundu batean.
Arazo honi
aurre egiteko, azken urteetan zenbait gizarte-mugimendu sortu dira, eta horietako bat, 2016an Danimarkan jaio
zen "Too Good To Go" mugimendua da, izen bereko aplikazio batean
gauzatu zena.
App honen
bitartez, eguneroko janari-soberakinak dituzten establezimenduak prezio
murriztuen truke haiek salbatzeko prest
dauden pertsonekin lotzen dira. Hau da, supermerkatuak,
jatetxeak, okindegiak, hotelak, fruta-dendak, etab. bezalako establezimenduek
eguneroko gehiegizko janaria saltzeko aukera dute prezio merkeago batean. Era
honetan, denek irabazten dute, batetik bezeroek janari merkeagoa eskuratzen
dutelako, bestetik jatetxeek edo dendek bota behar zuten janariarekin dirua
lortzen dutelako eta azkenik, ingurumenari begiratuz, janaria galtzea ekidituko
lukeelako. Hau da, jatetxeetako
soberakinak botatzen direnean, elikagaiak alferrik galtzen dira, eta baita ere
hori ekoizteko inbertitu diren baliabide eta prozesu guztiak alferrik galdu. 
Beste modu batean esanda, "Too good to go" mugimenduak, ez du ekonomian soilik eragiten, ingurunean ere inpaktu handia sortzen
du. Izan ere, janaria zaborretara joan ordez saldu egiten badugu, elikagai
horiek salbatzen ditugu eta horrekin ingurumena zaintzen lagunduko genuke. Hainbat
ikerketek diotenez, app honen bidez salbatutako ogi barra batek auto
baten kilometro bateko CO2 igorpena aurreztea lortzen da. Are gehiago, janaria botatzen
dugunean, hondakin horiek kudeatzeko prozesuak berotegi-efektuko gasen emisio globalen % 8ren
erantzule dira.
Bestalde, aplikazio
honek, izugarrizko gorakada izan du azken hiru urte hauetan, 9.5 milioi
erabiltzaile baino gehiago batzea lortu baiditu, 17.000 establezimendu baino
gehiagoren ekarpenarekin. Bai erabiltzaileen eta establezimenduen laguntzarekin,
zaborrontzira zuzenean joango ziren 10.000.000 janari-pack salbatzea lortu dira
guztion zorionez.
Amaitzeko, mugimendu honi buruzko nire iritzia ematea gustatuko lizaidake. Lehenik, onartu beharra dut mugimendu honen ideia zoragarria iruditzen zaidala. Uste dut bai saltzaileak eta baita ere bezeroak etekinak lortuko zituztela, eta hori gutxi balitz, ingurumenari izugarrizko mesedea egingo litzaiokela, gutxiago kutsatuz.
Baina, nahiz eta aplikazio hau arazorik gabe funtzionatzen zuela pentsatu, zenbait pertsonei entzun ondoren hainbat arazo izaten direla ohartu naiz. Hauek dira adibidez zenbait bezeroen kexak:
"Igandean, bi pakk erosi nituen jatetxe batean. Packen bila joatean, jatetxea itxia zegoela konturatu nintzen. 48 ordu daramatzat Too
Good to gor-ekin hitz egiten. Mila dei eta mezu elektroniko bidali
ondoren, inor ez da nirekin harremanetan jartzen, ez barkamena
eskatzeko, ez entregatu gabeko zerbitzu eta produktu batengatik
ordaindutako dirua itzultzeko modua ikusteko."
"Eskaera
bat egin nuen okindegi batean eta
eskaeraren bila joatean, ezin didatela eman esaten didate.
Pakete baterako bakarrik jarri dutela aplikazioan, eta aurreko andreak
eraman duela. Ez didate irtenbiderik ematen aplikazioan ezeztatzea
baino."
INFORMAZIOA:
https://www.xatakamovil.com/aplicaciones/too-good-to-go-aplicacion-que-ahorras-dinero-evitas-desperdiciar-comida
https://toogoodtogo.es/es
https://www.xatakamovil.com/aplicaciones/too-good-to-go-app-que-podras-comer-barato-combates-desperdicio-alimentos
https://es.trustpilot.com/review/toogoodtogo.com