NETFLIX
Dagoeneko bagenekien coronavirus krisi globalak eragindako konfinamenduarekin , irabazten aterako zen sektore bat streaming plataformak izango zirela. Hau zifratan ikus daiteke, eta Netflix-ek urte ontako datu ofizialak argitaratu ditu, izan duten hazkunde mundiala ikusteko.
Gainera, harpidetzak eta etekinak handituz gain, pandemiaren ondorioz, Netflix-ek nahiko gastu murriztu dituzte, adibidez marketing gastuak murriztea lortu dute 600 milioi eurotan, gaur egun duten 14.170 milioi euro gastuetan utzi arte, nahiko diru aurreztuz.
Espainia mailan eta serieak, pelikulak... eskaintzen duten enpresei dagokienez Netflix-ek laugarren postua du hazkundeari dagokionari, haren aurretik daude HBO, Filmin eta Movistar Plus, hiru hauek hazkunde oso handia izan baidute pandemiarekin eta konfinamenduarekin.
Jakina da Netflix-ek izugarrizko hazkundea lortu duela konfinamendu eta pandemariekin, jendea etxean gelditzeko joera duelako, guztion osasunerako hobea baita. Baina, Netflix kezkatuta dago pandemiaren ondoren gertatu daitekeenarengatik, izan ere, hazkunde izugarri hau lortu da jendea etxean gelditu behar izan duelako derrigorrez, eta oraindik ezin delako bizitza normala egin. Aldiz, pandemia hau bukatu ondoren, noski, Netflix-ek bere zifrak jeitsiko ditu eta hau oso arriskutsua izan daiteke urtero inbertitzen duten diruarengatik. Hala ere, espero da Netflix-ek urte asko gehiago irautea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.