2020(e)ko azaroaren 29(a), igandea

LIBURUEN SALMENTAREN JATSIERA

 Azken urte hauetan, oso nabaria izan da liburuen salmentaren jaitsiera, baita hauek zuten demanda ere. Iada ez da soilik liburuak erostearen arazoa, liburutegietan liburu bat alokatzearena ere bada, norbait edozein motatako liburu bat alokatzen ikustea ez delako ohikoa azken bolada honetan. Badago produktu honen prezioari errua botatzen dioen jendea, baina, prezioak inoiz ez dira aldatu, beraz, gu ahal gara aldatu garenak?

Liburuen industria kaltetuta ikusi da duela 20 urtetatik gaur egun arte, internetaren ondorioz esaterako. Dagoeneko edozein pertsonak edozein gairi buruzko informazioa bilatu behar ezkero, lehen liburuetan begiratu egin behar zuen, modu horretara gauza gehiago irakurri beharrarekin eta modu batera edo bestera bilatzen ari zarenaz gain beste zenbait gauza ikasten. Baina gaur egun ez da hori gertatzen, gaur egun gure mobila poltsikotik edozein lekutan atera, google-en sartu eta bilatu nahi duguna tekleatu egiten dugu mugikorrean, bi segundu geroago bertan ditugu milioika eta milioika erantzun. Azkarragoa dela ezin da ukatu, baina liburugintzaren arloan adituak diren horiek diotenez, ez du konparaketarik gai berdinari buruzko aurkitutako informazioak, ez fidagarritasunari erreparatuz alegia. 

Bestalde, entretenitzeko xedea duten liburu horien salmenta ere berakada sakon bat eduki du azken urteortan, interneteko edozein lekutatik jaitsi dezakegulako orain liburu berdina, eta dohain gainera. Baina nire iritzia eman badezaket, ez dago liburua fisikoan irakutzea bezalako ezer.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.