BLACK FRIDAY
Aurten, urtero bezala, "Black Friday"-a izango dugu, eta horrela, deskontu mordoa izango dugu merkatu gehienetan. Aurten, COVID-19a dela eta, abantaila handia izango da ekitaldi hau enpresen ikuspuntutik. Izan ere, azkenaldian jendeak ez du len bezain beste diru inberitzen arropa, kapritxo edo bestelakoetan, eta horrek normala den bezala, kalte handia egiten dio ekonomiari. Jendeak gutxiago kontsumitzearen arrazoi nagusiak, osteleritzaren itxialdia eta langabezia dira. Denok dakigunez, taberna eta jatetxeak itxi egin dituzte COVID-19a era batera sahiesteko, eta horrek diruaren mugimendua asko murriztu du. Alde batetik, tabernak mikroenpresak izanez gero, normalean horrelako asko familia artekoak izaten direnez, familia osoan izan du eragina taberna edo jatetxeen itxialdiak. Bestalde, langabezia handitu egin da generalean, enpresa gehienak jendea kaleratu behar izan dute. Bi arrazoi hauengatik jendeak ez du len bezain beste kontsumitzen.
Aurten, uste dut izugarrizko abantaila izango dela enpresentzat "Black Friday"-a, izan ere, deskontuen ereaginez, errezagoa izango da produktuen saltzea edozein familiarentzat. Kontuan izanda gabonak datozela eta jendeak ez duela dirua gastatuko aurreko urteetan bezala, "Black Friday"-a bide eraginkorra da jendeak dirua gastatzeko deskontuak aprobetxatuz. Birusagatik familia askok ezin dituzte kapritxoak honartu, horregaik deskontungatik animatu egingo dira orain erostera eguberrietako opariak edo norberaren kapritxoak.
Jendearen pilaketa gertatu ohi da "Black Friday"-etan, baina gaur egun, hau COVID-19a gatik sahiesteko modua internet bidezko erosketa da. Denda asko gainezka egongo dira normala den bezala, baina hori honartezina izango da aurten gutxienez, eta horregatik enpresak geroz eta gehiago ari dira internet bidezko salmenta sustatzen. Gainera, jendea birusak zer suposatzen duenaren jakinaren gainean dagoenez, errazagoa izango da etxetik internet bidezko erosketa egitea aurten.
Ekonomikoki enpresetan eragin positiboa izango du "Black Friday"-ak aurten. Orain dauden diru sarrerekin konparatuta esango nuke ekitaldi honek sarreren igoera ekarriko duela aste batez edo bi astez. Denok dakigunez, enpresa asko hasten dira deskontuak egiten astebete edo bi lehenago eta beranduago ere. Horrela, jendearentzako errazagoa izango da zerbait erostea kapritxo edo oparietarako, denbora gehiago dugulako aukeratzeko, eta konpetentzia dagoenez merkatuan, produktuen artean balorazioa egiteko denbora eta deskontu ezberdinak egongo dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.