2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea

ORDU ALDAKETA

 ORDU ALDAKETA


Agian niri zuzen-zuzenean eragiten didalako da gai honetan hainbesteko interesa jartzearen arrazoia, baina Mr. Wonderful-en koadernoen tapek esaten duten moduan: borrokatu nahi duzunagatik, eta lortuko duzu. 

2021, el año decisivo para el fin del cambio de hora - Sociedad - COPE


2001etik Europako Batasun osoan ordu aldaketa derrigorrezkoa da. Egun-argia hobeto aprobetxatzeko egin zuten, eta hortaz, argindar gutxiago kontsumitzeko. Ustez. Askok, ni guztiz barne, errentagarritasun horren hankak oso motzak direla uste dugu. 


Benetan aurrezten al dugu energia?

Aldaketarekin, ordubete lehenago iluntzen du. Lehenago joaten gara etxera, eta, lehenago pizten ditugu argiak eta berogailuak, energia gehiago eta ordu gehiagoz erabiliz. 

Gainera, surfa den kirola egiteko aukera lapurtzen digu argi-falta izateak, izan ere, ikaslea den pertsona baten ordutegiari erreparatuz, zail xamarra dauka praktika hau egitea, neguan gutxienez. 

Neon Night Surf! | Surfing, Surfing photography, Girl in water

Donostia bezelako hirian aldaketa honen ondorioz, neguan, arratsaldeko 18:00etan farolak piztu behar dira, kirol honentzako tarterik utzi gabe. 

Goizean, klase aurretik sartzeko ere arazoak egoten dira, 08:00etan ateratzen baita eguzkia. Horrela jarraituz gero, "neon" argiak itsatsi beharko ditugu surf-oholetan... 


Hala ere, esan beharra dago arazo-matutino hauek erremedioak ez daudela Europar Batasunaren esku, noski. 

Ziotenez, hurrengo urtean, 2021ean alegia, aldaketa hau emango den azkeneko urtea izango zen, baina mundu-mailan gertatutakoa ikusita ez nago guztiz ziur. Ziurra dena da, urteroko aldaketa honek ez dituela esaten duten bezain beste onura ekartzen. 

https://www.berria.eus/paperekoa/1688/005/003/2013-03-28/ordu-aldaketa.htm




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.