Pandemiaren egoera dela eta, gure arteko harremana sustatzen duten enpresa askok gorakada izan dute, izan ere, lan munduan baita ikasketetan ere derigorrezko bihurtu zaizkigu onlineko harremanak, eta horren adibide argia izan da Zoom Video, Covid-19aren krisiaren ostera izugarrizko irabaziak eduki dituen enpresa.
Egunean 300 milioi pertsonak baina gehiagok egin dituzte bideo-deiak Zoom bidez konfinatuak ginenean, edukitako hazkundea argi ikusteko esan beharra dago lehengo urte amaieran 10milioi erabiltzaile inguru besterik ez zituela. Orokorrean, bideo-deiak egiteko balio duten aplikazio askok eduki dute hazkundea, baina ezin daiteke Zoomenarekin konparatu. Skypen hazkundea izugarria izan da, % 70ekoa hain zuzen ere, baina hala ere, 40milioi erabiltzaile ditu orain, Zoomek baino 260milioi erabiltzaile gutxiago.
Ondorioz, Zoomek izugarrizko irabaziak eduki ditu, hainbeste erabiltzaile gehitzean, diru sarrerak ere biziki igo direlako. Pandemia krisi garai handia izan den arren, zenbait enpresari onurak ere eragin dizkio, nahiz eta egia den, krisirik ez egotea eta Zoomen irabaziak ez areagotzea hobeto izango zela, izan ere beste sektore batzuetan sortu dituen kalteak izugarriak izan baitira, eta gauza batek ez du inondik inora bestea konpensatzen. Gainera Zoom Video enpresa handia da, eta kalteak sufrituz gero, bertako enpresalariek ez lukete enpresari txikiek bezain egoera latza pasako.
https://www.elmundo.es/tecnologia/2020/04/29/5ea91baefc6c8336798b4648.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.