Gaur egun, komunikabideetan etengabe daude Venezuelari buruz hitz egiten (irratian, telebistan, egunkarietan…), izan ere, krisi oso larri bat pasatzen ari da herrialde hau: janaria falta da, ez daude nahikoa sendagai eta aldi berean ume gaixo asko daude, elektrizitatea ez dago bermatuta... Krisi honetaz gain, Venezuela, munduko herrialde erdaldunetako herrialderik pobre eta arriskutsuenetakoa bilakatu da azkeneko hamarkadetan. Gatazka sozial, ekonomiko eta politiko askok eragin dute hondamen hau.
Hasiera batean, Venezuelak diru asko zuen: herrialdeak petroleoa zuelako. Ala ere, ez ziren aberatsak herritar guztiak (desberdintasun handia zegoen gizartean). Arazo honen ondorioz, Hugo Chavez militarrak, estatu golpe bat eman zuen herrialdeko pobreen izenean. Estatu kolpe honek ez zuen arrakastarik izan, eta Chavez kartzelatu egin zuten. Bi urte pasa eta gero, Chavez kartzeletik atera zen eta hauteskundeetara presentatu zen hauek irabaziz. Boterera iritsi zenean egin zuen lehenengo gauza, hainbat neurri sozialista sortzea izan zen (zin egin zuen bezala).
Venezuelako gobernuaren lehenengo akatsa, hainbeste dirua ematen zuten petroleo enpresetan langile gehiago agintzen sartzea izan zen (agintera iristeko lagundu ziotenak hain zuzen). Honen ondorioz, petroleoa ateratzeko gastu finkoak asko handitu ziren (langile gehiagori ordaindu behar zietelako soldatak). Beraz, petroleoak diru gutxiago ematen hasi zen. Gobernuak ez zuen nahiko diru jarritako neurri sozial guztiak ordaintzeko. Horrez gain, mundu osoan zehar petroleoaren prezioa ikaragarri jaitsi zen. Hugo Chavez lendakaria 2013an hil zen.
Chavezen ondoren, Nicolas Maduro etorri zen. Maduro iritsi zenean, petroleoaren prezioa oso baxu zegoen; Venezuelaren ekonomia petroleoaren menpe zegoen eta gobernua diru gabe gelditu zen. Ala ere, herrialdearen gastu publikoa ordaintzen jarraitu behar zen eta Maduroren gobernuak bilete gehiago inprimatzea erabaki zuen (diru gehiago izateko asmoz). Neurri ekonomiko hau gobernuak izan zuen bigarren akatsa izan zen, debaluazio ikaragarria egon zelako (herrialdearen diruak balioa galdu zuelako). Bolibarrak balioa galdu zuenez, Venezuelan lanak eta kapitalak desagertzen hasi ziren: enpresak prezioak igotzen hasi ziren debaluazioagatik. Hirugarren akatsa, enpresak ekoitzitako produktuei maximo bat jartzea izan zen. Enpresa asko itsi egin behar izan zuten eta Venezuelaren ekonomia pikutara joan zen.
Nire iritziz, urte hauetan egin izan zen akatsik handiena bilete gehiago inprimatzea izan zen, debaluazioa sortuz. Agintean ekonomiari buruz asko ez dakiten militar edo diktatoreak jartzen badira, arazo larriak egongo dira herrialdean. Horrez gain, gobernuak ekonomian eskuak sartzen dituen bakoitzero, gaizki bukatzen da. Krisi ekonomiko honen kausarik handiena Nicolas Maduro izan da nire ustez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.