ZONA PUBLIKOEN ITXIALDIA
https://www.diariovasco.com/san-sebastian/ertzaintza-desaloja-sagues-covid-20201121171816-nt.html
Artikuluaren gaia komentatuko dut nire ikuspuntua adierazten.
Arratsalde eguzkitsuetan, ohikoena zurriolako eta kontxako pasealekuak jendez gainezka egotea da. Edozein adinetako jendea mugitu ohi da egun osoan zehar; haurrak gurasoekin eta jende heldua gehien bat goizetan, eta arratsaldean berriz, gazteria. Ulergarria da giro ona egotea horrelako egun atseginetan, eta modu batera esanda, tradizioa da horrelako arratsaldeetan, "muro" deitzen diogun sagueseko pasealekua gainezka egotea.
Covid-19a dela eta, azkenaldian, atzo bezala, horrelako arratsaldeetan poliziak muroa hustu egin zuen jendearen aglomerazioa sahiesteko. Nire iritziz jendearen aglomerazioa horrelako egun batean sahiestea ezinezkoa da. Izan ere, muroa hustuz gero bertan dagoen jende guztia beste toki batean pilatuko da, normalean sagueseko frontoian edo beste sagueseko edozein txokotan, baita Kursaal eta Saguesen arteko pasealekuan ere. Horrela berriz ere muroa libratzen denean, gazteak koadrilan berriz ere haien pipa eta edariekin murora bueltatuko dira.
Ekonomikoki arazo larria dakar bai saguesen eta bai beste edozein tokitan, tabernak itsiak egotea. Saguesen horrelako egun girotsuetan, tarbernen irabaziak ugariak direla esango nuke, izan ere, mugimendu asko dago muroan eta tabernetan. Tabernak gainezka egoten direnez, gazteak sagueseko tabernetan zerbeza edo kafea eta pipak erosita , murora joaten dira. Atzo adibidez, egun aproposa zen horrelako plan bat egiteko koadrilan, baina taberna faltagatik, jendearen aglomerazioa muroan handitu egin zen. Taberna ingurua hutsik zegoen eta berriz hondartza aldea gainezka. Horregatik poliziak hustu egin zuen zona. Horrez gain ere, alkoholaren kontsumizioagatik multak jartzen hasi ziren, bide publikoetan ezin da alkohola kontsumitu, eta muroan gazteetan ohikoa da zerbeza batzuk edaten egotea.
Sagueseko tabernak esango nuke mikroenpresatzat har ditzakegula, denak izan ohi dituzte 9 langile baina gutxiago, eta familia arteko negoioak izan ohi dira gehiengoa. Hori kontuan hartuta, familia horientzako diru galera handia da horrelako arratsalde batean izango lituzketen irabaziak galtzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.