Coronavirusaren krisi honekin, enpresen irabazietan gorabera handia egon da. Batzuk diru askoz gehiago fakturatu dute eta beste batzuk aldiz askoz gutxiago. Interbrandek urtero 100 marka hoberenen lista bat egiten du, aurten beraz, 2020koa argitaratu dute eta nabaria da azken urteetako jarraipena erabat aldatu dela, denok dakigun kausarengatik.
Kontuan eduki behar dugu balorazioa hau egiteko markaren balioa hartu dela kontuan eta ez enpresarena. Izain daitekeelako enpresa batek marka bat baino gehiago edukitzea eta hortaz enpresaren balioa handiagoa izatea.
Hasieran aipatu dudan bezala nabaria da zein markak egin duten gora eta zeintzuek bera coronavirusaren ondorioz. Lehenengo postuan Apple marka daukagu, 8 urte kontsekutiboz lehenengo postuan egon dena, marka honek urtero aparatu berriak ateratzen ditu eta beti daude beraien produktuak berritzen, horregatik beraien salmentak urtero igo egiten dira. Gainera Appel markak erakutsi nahi duena estatusa da gehien bat, hortaz beraien mugikorrak beti izango dira garestiak, merkeago jarriz gero gehiago salduko zuten arren, ez zaie komeni merkeagoak jartzea estatusa galduko luketeelako.
Bigarren eta hirugarren postuan Amazon eta Microsoft ditugu. Hortaz garbi dago teknologiarekin zerikusia duten markak gora egin dutela. Aipatzekoa da Amazonek eduki duen azkundea azken urte honetan. Marka honek %60 eko hazkundea eduki du urte honetan eta esan daiteke Amazon izan dela krisi honetatik irabazle atera den marka. Garbi dago zergatik eduki duen hainbesteko hazkundea, krisia dela eta jendeak erosketak fisikoki egin beharrean online erosketak egin dituzte eta horregatik Amazonek diru asko lortu du
Google marka aldiz 7 urtez podioan egon ondoren aurten 4 postuan dago. Honetarako arrazoi nagusia publizitatean galdu duten dirua izan da, izan ere, gutxiago inbertitu da arlo honetan. Sare-sozialetako aplikazioak ere gora egin dute, adibidez instagramen erabilera pilo bat igo da konfinamenduean ondorioz.
Espainiako bi marka garrantzitsuenak ZARA eta Santander izan dira. ZARA eta beste arropa markek bereakada nabaria izan dute, baita edariekin erlazionatutako markak, esaterako Cocacola eta Pepsi.
Bukatzeko, interbrandek argitaratu duen lista honekin garbi geratu da zein diren krisi honen irabazle eta galtzaileak. Irabazleak teknologiarekin zerikusia duten markak izan dira baita tranportearekin zeikusia duten markak ere (Fedex, Dhl...). Aldiz galtzaileak arropa markak eta edari markak izan dira gehien bat.
Iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.