ALDAKETAREN BILA
Konfinamendua gizarte-errepresio garaia izan zela argi dago. Gainera, jakina den bezela, pobrezia-maila izugarri hazi zen periodo honetan. Hala ere, ez zen horrela izan mundu guztiarentzat.
Etxetik ateratzeko baimenduta ez geudenez, behar edo nahi genuen guztia etxera ekartzea eskatu genuen, eta aukera honetaz abantaila hartuz, bidalketa-sistema duten enpresa handiak gutaz aprobetxatu ziren, normala ikusten dudan bezela, noski.
Hain ezagunak zaizkigun Amazon Prime, Walmart, Ebay eta bestelako enpresen egoera ekonomiko zehatza jakin ez arren, badakigu eta estimatu dezakegu haien jabeen familiek ez dutela afaltzeko izango dutenaz preokupatu beharrik, ezta hilabete bukaerako faktura guztiak ordaintzeagatik, pandemiaren ondorioz esperantzarik gelditu diren hainbat eta hainbat familiek ez bezela.
Haien aberastasuna konfinamendua aurretik handia izango balitz ez bezela, berrogeialdiaren ondoren jasotako datuetan, enpresa hauek $133 bilioi aberatsagoak bilakatu direla estimatzen da.
Haatik, konfinamenduaren aurpegirik ilunenean, komertzio lokal txikiak kokatzen dira. Hauen egoera 8 hilabete atzera eginez nahikoa zaila ez bazen ere, Covid-19aren eraginez mikroenpresa, enpresa-txiki edota ertainen %20ak baino gehiagok iraunkorki itxi behar izan du.
Hau jakinda, makroenpresa horietako langileen soldatak igo egin duela pentsatu dezakegu; ba bai, horrela izan da, baina zenbakiak behatuz, beharko luketeena baino gutxiago igo direla ikusten da. Amazon enpresaren aberastasuna %53a igo den arren, bertako langileen soldata %6ean igo da bakarrik. Haritik, Walmart enpresaren diru-sarrerak %45ean igo dira, eta beratko langileen soldatak %6a.
Hortaz, hau jakinda, zeozer aldatu behar dela ikusi dezakegu. Hala ere, nola lortu dezakegu erosketa online hauetara hain ohituta gauden guztiok, bai, ni barne, ikuspuntua aldatu eta aldaketara bultzatzea?
https://www.newsweek.com/billionaires-have-gotten-almost-1-trillion-richer-during-pandemic-americans-plead-second-1548857
https://twitter.com/danpriceseattle?lang=es
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.