Txinak, hainbat arazo politiko-militar pasa zituen: honen ondorioz Txinak krisi luze bat pasa zuen (Txinako gerra zibila, Japoniaren inbasioa…). Gerra zibila, komunistek irabazi zuten; eta gerra ondoren, Mao Zedong jarri zen herriaren buru. Maoren biktimek, Alemania naziak eta Sobietar Batasunak baino askoz ere gehiago dira (65 milioi kalkulatazen dira).
Herrialdeak irtenbide bat behar zuen. Ekonomia hobetzen joan zen, erregimen komunistak erabilitako neurrien gatik: inflazioaren kontrola, edo industriaren hobekuntza. 50.hamarkadan, Txinako gobernuak industrializazio azkarreko proiektu bat egiten hasi zen (Sobietar Batasunaren antzaera). Ala ere, gobernu hau ez zen gobernu ona izan. Maok ideia oso autoritarioak zituenez, errepresio gogorra jarri zuen: pertsona asko kartzelera bidali zituen, eta edozein askatasun artistiko, intelektual edo politiko suntsitu zituen (ideologia desberdina zuen edozein isildu egiten zuten).
Urteak haurrera zijoaztela, Mao Zedonek “Gran salto adelante” izeneko proiektu bat garatu zuen. Hau izan zen milioika nekazarien hilketaren kausarik handiena. Jabetza pribatua kendu zuen, eta nekazarien mobilizazioa indartu zuen (hauek estatuarentzat lan egiteko) landan produkzioa handitzeko. Horretarako, familia nekazarien komunak antolatu zituen. Ala ere, produkzioa ikaragarri jaitsi zen langileak motibazio gabe zebiltzatelako, eta beraien oinarrizko beharrak ezin zituztelako osotasunez asetu (elikadura adibidez).
Ondoren, dirua desagertzea okurritu zitzaion. Beraz, langileei soldata batekin ordaindu ordez, lan puntuekin ordaindu egiten zien: izenez betetako lista bat pasatzen zen, ze langilek deskantsatzen zuen kontrolatzeko. Deskantsatzen zuten bakoitzean, langileek lan puntu hauek galtzen zituzten. Puntu gutxi izanez gero, murriztu egiten zitzaien ematen zitzaien janaria. Honen ondorioz, zaharrak, ahurdun zeuden emakumeak eta gaixoak ziren ahulenak. Nekazariek egindako lanari esker, landetan zeuden biltegiak alez betetzen ziren. Ala ere, ale hauek hirietan bizi ziren jendeari ematen zien: Maori ideia ona iruditu zitzaion hitirarrak landetan bizi ziren nekazarien kontura bizi zezatela.
Konklusio moduan, esan daiteke milioika eta milioika pertsona hil zirela gestio txar baten gatik. Nire ustez, komunismoa izeneko sistema politiko hau, teoria moduan ondo entzuten da, baina aplikatzen duzunean hondamendia ekartzen du herrialdera (milioika hildako eta goseteak).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.