SURFA, AZKEN URTEOTAKO MODA
"Surfistak pertsona alperrak dira"; "Uretan ematen dute egun osoa, eta gaua, aldiz, erretzen". Zenbat eta zenbatetan entzun izan ditugu horrelako esaldiak azken urteotan? Gutxi, ezta? Gezurra dirudien arren, duela 10 urte asko entzuten ziren. Surf-giroa gaizki ikusia egon zen urte askotan zehar; hala ere, gaur egun nork ez du inoiz udarako klaseren bat jaso?.
Surf-industriak beherakada handia izan zuen 2012 iguruan, eta industriarekin batera, enpresek. Mundu honetako enpresa internazional handienek, Roxy, Rip Curl, Quicksilver, Billabong... besteak beste, diru-galera katastrofikoak jasan zituzten. Horren ondorioz, surf-industriak aldaketa drastiko bat emateko beharrean ikusi zuen haren burua, eta surf eskolak sustatzean egin zituen ahalegin handiak.
Donostiaren kasuan, sustapen honek ziztu bizian ekarri zituen ditu-sarrerak. Udararo 14.000 kursilista jasotzen ditu, eta honek hiriaren surf-industrian eta baita ekonimoan ere arrakasta handia dakarkio. 2013an, 13 milioi euroko ingresua eduki zuen Donostiak batik bat surfari esker.
Halako zaletasuna zegoela ikusita, azken urteotan surf eskolak nabarmenki ireki dira. Groseko Indarra izan zen zerbitzu hau eskaintzen hasi zen lehen eskola, eta gaur egun, 800m neurtzen dituen hiriko hondartzan, 8 surf eskola daude jada. Horretaz gain, gaur egungo hiriko pack-turistiko gehienek surf-jarduera bat eskaintzen dute, beste hainbat ekintzen artean, noski.
Ekonomiari eta industriari hainbeste kalte egindako krisiak onera egiten duela dirudi, eta eskolen aportazioek, ziurreneko laguntzak eskaintzen ari dela argi dago.
Pasatako 2020 urteko udara honetan, zorionez, Covid-19 zela eta ez surf-ekolen jarduera ez etetea behartu zuen restrikziorik. Hortaz, birusak ekarri dituen hondamendi ekonomiko izugarri handiek ez dute surf-ekonomian hainbesteko inpakturik izan.
Bibliografia:
https://elviajero.elpais.com/elviajero/2014/02/27/actualidad/1393523063_614718.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.