Covid 19-aren eraginak
Covid 19-a eta haren eragin larrienak bukatu zirela pentsatu genuen baina, orain berriro bueltatu dira Coronavirusari buruzko berri larriak. Adibidez, estatuak berriro alarma egoera ezarri du, Espainian kutsatze tasa altuenak egun hauetako izan direla medio. Enpresek Covid 19-tikan piskat ateratzen ari zirela pentsatu zutenean berriro etorri dira pandemia hitz famatuaren eraginak.
Espainiako egoera ekonomikoa kritikoa da uda ostean. Uda aldiak ekonomia berriro aktibatzen lagunduko zuela espero zen, baina koronabirusaren agerraldiak eta Europar Batasuneko herrialdeek ezarritako turismo murrizketek jarduera berreskuratzea sendo eragotzi dute.
Herrialde gehienetan baino neurri gogorragoak ezarri zituen Espainiak, horren ondorioz, ekonomikoki eragin oso larriak izan ditu. Pandemiak gehien jotako sektoreekiko mendekotasun handia dauka Espainiako ekonomiak, hala nola turismoan, ostalaritzan, aisian, garraioan eta elkarreragin soziala behar duten jardueratan.
Pedro Sanchez-ek etxeratzen-agindua ezarri du gaueko 23-etatik goizeko 6etara. Murrizketa horiek, ezinbestean jarduera ekonomikoa kaltetuko dute, batez ere ostalaritzan, aisialdian eta hiriko garraio zerbitzuetan oraingoan ere.
Otsaileko lan merkatua abuztu amaieran genuenarekin alderatzen bada, herrialdean ia 500.000 pertsona daude lan egiteari utzi diotenak eta 800.000 pertsona baino gehiago daude aldi baterako Enplegua Erregulazioan (ERTE).
Horretaz gain, autonomoak dira zailtasun larriak izaten ari den beste talde bat. Sektoreko erakunderik adierazgarriena den Langile Autonomoen Elkartaren arabera, 280.000 autonomo daude udan negozioa irekitzerik izan ez dutenak eta ireki ahal izan dutenen artean milioi bat egoera larrian daude ia ez dutelako jarduerarik egiten.
NDFak iragarri du ekonomia jarduera Espainian % 12,8 jaitsiko dela aurten, beste edozein herrialde aurreratuetan baino gehiago, eta erakundearen aurreikuspenen hobekuntzatik kanpo geratzen den bakarra da.
Nire ustez, Covid 19-a berrindartzeak izugarrizko krisi ekonomiko eta sozial bat ekarriko du. Zer esanik ez gobernuak neurri gogorragoak jartzen baditu eta denak etxera eramaten bagaitu. Horrek, enpresa asko ixtea ekarriko luke eta horrekin batera langabezia handitzea. Nire kezka honako hau da, orain egoera larrian dagoen jendeak zer etorkizun izango duen krisi honen ondorioz.
https://www.vozpopuli.com/economia-y-finanzas/debacle-economia-espana-coronavirus_0_1388562279.html
https://elpais.com/economia/2020-10-13/el-fmi-senala-a-espana-como-la-economia-mas-golpeada-por-el-coronavirus.html
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/10/23/economia/1603482864_573734.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.