2020(e)ko urriaren 10(a), larunbata

CORONAVIRUSA ETA ZALANDO

 

ZALANDO

Coronavirus pandemia honekin, munduan zehar gauza asko aldatu dira, eta horietako bat sarean banatzen duten enpresak dira, adibidez Zalando, izan ere, birusa dela eta, zailagoa da kalera irtetea eta baita denda fisikoetan erostea ere. Jakina da pandemia honekin milaka enpresa itxi egin direla, batez ere denda fisikoak, baina izan da irabazle atera den enpresa mota bat, sarean saltzen dituzten enpresak. Enpresa hauek irabazten atera dira jendea ez duelako etxetik atera behar, eta askotan oferta oso onak dituztelako, enpresa hauen igoera ikusi daiteke, amazon eta zalando enpresa bezalako etekinak ikusten ditugunean. 

Garai hauetan, moda geroz eta garrantzitsuago bilakatzen ari da, jende asko eta asko markako arropa erabiltzen du egunero eta honek izugarrizko irabaziak ematen dio moda sektoreari munduan zehar. Gainera, moda hazkunde ikaragarri honi coronavirusa eta internetetik erosteko erraztasuna elkartzen badiogu, Zalando enpresa bezalako dendak aberatsak bihurtzen dira.


Zalando enpresa Aleman bat da, 2008an sortu zen Berlinen, eta bere hasieratik etekinak igotzen joan da eta urteak pasatzen diren heinean, bezero gehiago dituzte eta famatuagoak eta aberatsagoak egiten dira. Coronavirus honekin, anuntziatu zuten, aurreko urteetan, salmentak asko igo ziren arren, urte honetan beraien etekinak jeitsiko zituztela, baina ez da horrela izan. Enpresak anuntziatu du, 2020aren erdialdean %25 igo dituela bere aurreko salmentak, urte erdialde honetarako 4700 milioi euro irabazi dituzte, eta aurreko urteko erdialderako berriz, 3700 milioi euro irabazi zituzten. Gainera, enpresaren negozioen zifrak %19,6 igo dira, azken urtean marka eta enpresa askorekin kolaborazio handiak (180 marka berri) lortuz eta beraien salmentetan arropa eta artikulu asko gehituz. Urte honetako erdialderako 1200 milioi online bisitari lortu dituzte, kontsumitzaile aktiboen erosketa media 4,7 artikuluetakoa izanik.

Datu guzti hauek ikusita, jakina da, online enpresak izugarrizko hazkundea lortzen ari direla teknologiaren aurrerapenekin eta coronavirusarekin. Eta, baita ere, moda sektoreak geroz eta diru eta salmenta gehiago sortzen dituela eta negozio oso errentagarri bat izan daitekela etorriko diren urte askotarako.

Hau guztia jakinda, nabaria da, enpresa hauek izugarrizko dirua lortzen dutela, eta lan postu asko sortzen dituztela munduaren inguruan, baina, hau ez da denentzako ona. Online saltzen duten enpresa hauetan gehienetan markako arropa saltzen dute, eta honek, marka gabeko arropa enpresak eta marka txikiak afektatzen ditu, jendea besteengan influentziatzen delako eta jende gehiena marka arroparekin bukatzen duelako, lehen esandako enpresak bankarrotan eroriz eta jende asko beraien lan postuak galduz. Gainera, enpresa txiki hauek hiri eta herrietan egoten dira, eta enpresa hauen bankarrotak, hiri eta herri osoari ere afektatzen dio, enpresa hauen itxierak masiboak direnean, urte honetan gertatzen hari den bezala.


ESTEKAK:

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/10/09/companias/1602240748_397002.html

https://www.modaes.es/temas/zalando.html

https://es.fashionnetwork.com/news/Zalando-revisa-sus-proyecciones-al-alza-para-2020,1238091.html

https://marketing4ecommerce.net/claves-crecimiento-de-zalando/









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.