2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Txakur haztegiak

TXAKUR HAZTEGIAK

Haurrek txakurrak nahi dituzte, eta gurasoak, gabonetan edo urtebetetzean, beraien nahia betetzen saiatzen dira: interneteko web batekin edo enpresa fisiko batekin kontaktatzen dute, beren seme-alabarentzat "perfektua" den txakur baten bila. Nola ez, animali hauen truke dirutza bat ordaindu behar da, "perfektuak" izateko prozesu luze bat pasa dutelako. Mundu mailan enpresa asko daude industria honetan sartuta, eskaria altua delako, gizartearen zati handi batek, ezjakintasunarengatik edo horrela erabaki duelako, txakurrak adoptatu ordez nahiago izaten duelako erostea.

Txakurrak saltzeaz arduratzen diren enpresa gehienek txakur-haztegiak erabiltzen dituzte horretarako. Haztegiak animaliak hazteko prestatuta dauden tokiak dira. Hauen helburua arraza puruak lortzea da, ezaugarri estetiko jakin batzuk dituztenak, eta, orokorrean, familiek eskatzen dituzten ezaugarriekin bat egiten dutenak. Hau lortzeko emea behin eta berriro bortxatu behar dute, behin eta berriro txakurkume perfektu horiek erditzeko. Hau, noski, indarkeria bezala hartzen da. Baina, zoritxarrez, Espainian eta munduko toki gehienetan legea da, nahiz eta Penintsulan prozesu horretan bete behar diren osasun baldintza batzuk egon. Baina, gehienetan, baldintza horiek ez dira betetzen, eta estatuak eta erosleek ez dute honen berri edo ez ikusiarena egiten dute. Aipatu bezala, ez dago animali hauek babesten dituen legerik, izan ere enpresa hauek diru asko mugitzen dute, gizakiak kume perfektu horiek nahi dituelako, objektuak izango balira bezala munduari erakusteko. 

Baina, Espainia ez da hau gertatzen den Europako lurralde bakarra. Izan ere, Espainiako hainbat enpresek ekialdeko mafiekin kontaktatzen dute, haztegi horietako animalien kostuak merkeagoak direlako, animali hauek babesten dituen lege faltarengatik. Eslobakia eta Hungria bezalako lurraldeetan legeak ez du animalien higiene eta segurtasun baldintzak zehazten, eta, horren ondorioz, mafiek oso egoera txarrean mantentzen dituzte hango animaliak: kamioi bidai luzeak, dokumentu faltsifikatuak, txertatu gabeko txakurrak... Orokorrean, mafia/haztegi hauen lehen helburua ez da animalien ongizatea bermatzea, ahalik eta diru gehien irabaztea baizik, horretarako izaki hauen eskubideak ez errespetatuz. Horregatik, Espainiako animalia denda gehienek mafia hauekin kontaktatzen dute, dirua aurrezteko asmoarekin. Gainera, zer esanik ez dago, gaixorik dauden txakurren etorkizuna oso iluna dela, esperimentuak egiteko laborategietara eramaten dituztelako, egoera txarrenean. 

Laburbilduz, industria honetan lan egiten duten enpresek dirua irabazteko erabiltzen duten metodo krudel eta bidegabe honi amaiera emateko adoptatzea izango litzateke aukerarik onena. Horrela, enpresa hauei dirua ez emateaz gain eta injustizia honetan ez parte hartzeaz gain, familiarik ez duten txakurrei bigarren aukera bat emango litzaieke. Horretarako, estatuak txakurtegietan gehiago inbertituko beharko luke laguntzen bitartez, eta animalia hauek babesten dituen legedi bat atera, haztegi hauek ilegalizatzen dituena. Guk, kontsumitzaile bezala berriz, adoptaziora jo beharko genuke arazo latz honekin amaitu nahi badugu.






https://www.vozpopuli.com/opinion/venta-cria-perros-espana-negocio_0_1310569927.html

https://www.abogacia.es/publicaciones/blogs/blog-de-derecho-de-los-animales/criaderos-tiendas-y-mafias-de-trafico-de-animales/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.