Asesoriak fisikoak aspalitik sortuta dagoen negozio forma da, leku fisiko batean kokatuta daude eta aholkuak behar badituzu bertara joan behar izaten zara. Bertan zure arazoan profesionalizatuak dauden langileek aholkuak ematen dizkizute, arazo hori konpontzeko edo bestelako bideak aurkitzeko. Baina azken urte hauetan sortutako online asesoriak geroz eta indar gehiago hartzen ari dira, eta esango nuke asesoria tradizionalak baino ezagunagoak direla.
Online asesorietan izenak dioen bezala, zerbitzu bat ematen da online moduan. Aholkularitza hauek pertsona bakar batek edo enpresa batek eman ditzake. Bertan, aholkuak ematen dituen arduraduna bezeroarekin harremanetan jartzen da, APP propioa erabiliz edo beste motako sare sozialen bidez. Normalean aholkularitza hauen ordainketak hilabetero edo hiruhileko izaten dira baina badira urte osoa ordaintzeko aukerak ere.
Zerbitzu hauen idaia nagusia bezeroaren gai jakin bateko ezjakintasunaren inguruan laguntzea da, adibidez fitness asesoriak. Bertan zure helburua adierazi beharko diozu zure aholkulariari eta berak behar dituzun entrenamenduak planifikatuko dizkizu eta normalean ere dieta orekatu bat eskeintzen dizu asteroko otorduen ideiekin ete zure pisu eta adinaren arabera jan behar dituzun nutrienteekin.
Zerbitzu hauek bezeroa bideratzen dute lortu nahi duen elbura lortzeko pauso egokiak eman ditzan. Horrez gain bezeroei ezjakintasunaren gainean gauza berriak erakusten dizkiete, gero beraien kabuz aplikatu ditzazkete. Bezeroarekiko atentzioa pertsonalizatua izaten da gehienetan eta denbora jakin batero, hilabetero askotan, bezeroarekin bideo-dei bat izaten da, izaten dituzten dudak argitzeko.
Bukatzeko, pertsona asko daude diru mordoa irabazten asesoriak sortzen, hori bai arrakasta izateko beti ere balorea eman beharko da bestela ez da beste asesorietatik desberdinduko. Nire ustez, online aholkularitza fisikoa baino hobea da jende gehiagori eman daitekeelako zerbitzua eta azkarragoa delako, dena interneten bidez egiten delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.