2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Amazon Go Grocery


Guztiok ezagutzen dugu Amazon konpania. Azkeneko urteetan asko hazi da, eta duela urte batzuk harrituta utzi zigun bere lehen Amazon Go denda ireki zuenean. Denda honen desberdintasuna, eta harrituta utzi ziguna, kutxazainik gabeko denda zela da. Gaur egun, ba daude antzeko zerbitzua eskaintzen duten dendak, adibidez Decatlon, nun zu zure kutxazaina izan zaitezke. Baina Amazon Go ez zuen kutxazainen zerbitzurik behar bere dendetan. Amazonen denda hau oso ezaguna eta famatua egin zenez, horrelako hainbat denda ireki zituen. Baina urte honetako otsailean Amazon Go Grocery ireki zuen, kutxazainik gabeko sistema berean oinarritutako supermerkatu erraldoia. Eta gaurkoan horri buruz hitz egingo dugu. 

Amazon Go Grocery lehen supermierkatua Seattle-en iriki da. Izan ere, Seattle-en hasi zen Amazoneko konpania. Supermerkatu berri hau oso handia da, 5.000 artikulu inguru ditu salgai eta 1.000 metro karratuko tamaina du. Hau funtzionatzeko, beharrezko teknologia aurreratua behar da. Eroslea zuzenean atera daiteke atetik kutxazainean gelditu gabe, eta automatikoki kobratuko zaio Amazoneko bere kontutik telefono aplikazioaren bitartez. Hau posible da, Amazon Go dendekin gertatzen den bezala, teilatuan kameraz eta apaletan sentsorez beteta dagoelako, bezero bakoitzak zer eramaten duen jakiteko.

Amazon Go dendetatik desberdintzen duena, supermerkatuaren tamaina da. Baina bere zailtasunak izan dituela adierazten du GeekWire. Adibidez, zailtasunak egon dira pisatzeko produktuak jartzean (adibidez, lekeak pisutara saltzean), edo adibidez, ez dago momentuan mozten eta saltzen den haragia ezta arraina, edo adibidez, alkholaren atalean beti egon behar du norbaitek konprobatzeko erosten duen pertsona adinez nagusia den ala ez. 

Hau oso negozio errentagarria da Amazon konpaniarentzat. Ez duelako ia lanik ordaindu behar. Langile gutxi batzuk beharko ditu bere dendetan; alkhola kontrolatzeko langilea, garbitzaileak… Baina orokorrean asko aurrezten du, makinei ez dietelako soldatarik ordaindu behar. Baina benetan hau da nahi dugun etorkizuna? Alde batetik oso denda erosoa da, kolak ekidien dituenak, segurtasuna bermatzen duena… Baina denda hauetan ez daukagu harremanik langileekin, eta hori pertsona askorentzat beharrezkoa da. Eta hau supermerkatu guztietan jarriko bazuten, zenbat pertsona geratuko ziren lanik gabe? Seguruenik, hau izango da gure etorkizuna. Eta zuk, al nahi duzu horrela izatea?

https://www.amazon.com/b?node=20931388011 https://www.lavanguardia.com/economia/20200225/473784028029/amazon-supermercado-go-grocery-compra-modelo-walmart.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.