2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Burtsa

 Burtsa

Burtsa merkatu bat da. Merkatu guztietan bezala erosle eta saltzaileak kontaktuan jartzen dira produktu batzuk negoziatzeko. Burtsa era erraz batean azalduta, zenbait enpresen tituluak salerosten diren lekua da, hau da, enpresaren zati bat erosten duzu, akzionista bihurtzen zara eta horrekin enpresaren zati baten jabea zara. Era guztietako konpainien akzioak salerosi daitezke bertan: enpresenak, bankuenak, aseguru etxeenak, sozietate immobiliarioenak... 

Burtsa (merkatua) - Wikipedia, entziklopedia askea.
Burtsa Brujas hirian (Belgika) sortu zen, Van der Bursen bankari familiak hasi ziren lehenengo negozietako ekintzak egiten. Lehenengo burtsa Brujasen sortu zela esan dut, baina, lehenengo burtsa ofiziala Belgikan sortu zen 1460an eta ondoren Amsterdameko burtsa sortu zen. 1792an New York-eko burtsa sortu zen. Gaur egun eragiketa kopuruen eta herrialdeen garrantziagatik burtsa inportanteena New York-ekoa da.   

Burtsa kapitalaren eskatzaileak eta hornitzaileak harremanetan jartzen diren merkatua da, baimendutako bitartekarien bidez transakzioak egiten dituztelarik . 

Burtsak gauza on batzuk dauzka baina gauza txarrak ere badauzka. Burtsaren ezaugarri onak likidezia daukala da, hau da, edozein momentutan atera dezakezula dirua behar baduzu akzioak salduaz. Era beran, diru asko lortu dezakezu, izan ere, akzioak asko igo daitezkeelako. Bestalde, burtsa ez da pentsatzen duzun bezain polita kontutan hartzen baduzu jende askok milioika $  galtzendituela burtsarekin (hainbat kasutan, beraien aurrezki guztiak) ez delako segurua, oso aldakorra baizik eta horregatik arriskua dauka burtsan jokatzeak. Adibidez: Gaur egun akzio batek 4 balio dezake eta bihar 3,7 edo porrot egin (0 balio).Beraz, etekin positiboak sor ditzakezun modu berean, dirua ere gal dezakezu.

Burtsan lehen merkatua eta bigarren merkatua bereizi daitezke: Lehen merkatua: tituluak (akzioak,...) lehenengoz saltzen diren merkatua da. Adibidez, Coca Colak akzio berriak salgai jartzen baditu lehen merkatuan ari da, baina, erosle batek akzio horiek erosi eta salgai jartzen baditu bigarren merkatua dela esango dugu nahiz eta ordu batzuk bakarrik pasa. Merkatuan erosle batek akzio batzuek erosi eta salgai jartzen baditu bigarren merkatua dela esango dugu.


Nire ustez burtsa oso gai interesgarria da eta asko gustatzen zait.  Horretaz gain, burtsa oso gai sakona eta zaila iruditzen zait, gertatzen diren gauza guztien zergatia jakin nahi baduzu (zergatik jaitsi diren akzioak...). Hala ere, handia naizenean broker bezala lan egitea gustatuko litzaidake konkretuki New York-eko Wall Street-en.ikasbil.eus: Aldizkari Digitala: Burtsa, ba al dakizu zer den?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.