2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala
Tabernak itxi behar dira?
Zalantzarik gabe esan daiteke: okerrera goaz. Zifrak besterik ez ditugu ikusi behar hori antzemateko. Geroz eta jende gehiagok hartu du COVID-19 gaixotasun madarikatu hau. Hobekuntzak izatera iritxi ginen baina… ez zuten gehiegi iraun. Izan ere, udara hasi eta berriro hasi ziren positiboak. Baina zergatik? “Desfasea” hasi zelako. Jendea gauean, tabernetan, maskararik gabe… ateratzen hasi zen, eta, noski, horrek infektatu kopurua igo zuen. Egoera normalera bueltatu nahi zuten pertsona berdinak ari ziren situazio-desegonkor hori-hau luzatzen. Eta, zoritxarrez, egoera ez da aldatu, okertu baizik. Horregatik, zentzu gehien duen proposamena tabernak ixtea dirudi, baina ahala da?
Nahiko bistakoa da ekonomiarentzat ze txarra izango litzatekeen tabernak ixtea. Katalunian esaterako, tabernak itxi eta lau egunetara 13.698 “ERTE” zeuden. Ze beldurra! Sinestezina dirudi, baina hala da, martxoan bizi genuen egora geroz eta gertuago dago. Geroz eta “ERTE” gehiago daude, COVID-19 kasu gehiago… Egoera hau salatzeko, La Vanguardia aldizkariak gizon baten egoera kontatzen digu. Gizon hori Ferran Maixas da eta Bambarol taberna du, Bartzelonan. Bera oso kezkatuta dabil, ezin du sinsitu bizitzen ari dena. Aurrekoan, 300€ gastatu zituen haragi berrian, baina, ezin izango du taberan zerbitzatu. Horren aurrean, “take away”ri ekin beharko diola uste du. Izan ere, lan egiteaz uzten badu, hau da, taberna guztiz ixten badu, ezingo du negozioa aurrera atera. Eta ez da bakarra, Tragaluz taldeko sortzailea ere oso urduri dabil. Bere ustez ez da justua erabaki dutena; izan ere, beste lekuetan, esaterako, garraio publikoan, erez ez dira arauak betetzen; eta hala ere, tabernak soilik itxiko dituzte. Hornitzaileei dagoeneko janaria erosi diete eta ordaindu beharko diete, nahiz eta gero hori dena ez saldu. Gainera, janari guzti hori txartu daitekeenez, sekulako galerak jasan ditzakete.
Orduan, egoera ikusita, egokiena tabernak irekita mantentzea da? Tabernak oso leku arriskutsuak izan daitezke. Bertan jendeak ez du metro eta erdiko distantzia mantentzen, eta maskarilarik gabe egoten da. Hori dela eta, infekzio-fokuak dira. Horregatik, Kataluñako gobernuak istea erabaki ditu. Oso neurri gogorra da, baina egokiena dirudi. Ezin du izan infekzio kopurua igotzea, horrek heriotza asko sortuko lituzkeelako. Ez hori bakarrik, berriro egongo lirateke ospitaleak hankaz gora, medikuak etengabe lanean eta abar. Bestalde, martxoko egoerara itzuliko bagina ez lirateke tabernak bakarrik itxiko, dendak, eskolak… ere. Orduan zer egin behar da?
Pandemia hasi denetik dagoen galdera planteatzera bultzatu gaitu tabernen auzi honek: Osasuna edo ekonomia?
Nire ustez, hoberena ixtea da. Oso neurri gogorra, baina, hartu behar dena. Bestela, egoerak okerrera egingo du eta heriotza kopuruak gora. Beraz, goazen hau orain moztera, eta zifrak jeistea!
BIBLIOGRAFIA:
https://www.lavanguardia.com/economia/20201021/484208109264/en-bares-y-restaurantes-el-cierre-de-la-restauracion-dispara-el-numero-de-afectados-por-erte.html
https://www.lavanguardia.com/economia/20201015/484093321279/testimonio-afectados-cierre-bares-restaurantes.html
https://www.elperiodico.com/es/sanidad/20201022/sanidad-cierre-hosteleria-espana-consejo-interterritorial-8168140
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.