2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Bolunturismoa

BOLUNTURISMOA

XXI. mendean, antzinan hego hemisferioko biztanleei eragindako kalteak konpontzen saiatzen ari gara, edo gutxienez hori ematen du kasuak sakonki aztertzen ez baditugu. Izan ere, batzuetan ezjakintasunaren ondorioz laguntzen saiatzen garenean kalteak besterik ez ditugu eragiten. Honen adibide da bolunturismoa. Hau zer den jakiteko hitza aztertu besterik ez dugu egin behar: boluntariotza eta turismoa terminoez osatuta dagoela ikus dezakegu. Beraz, hitz gutxitan esanda, turismoaren bidez boluntariotza bat egitea dela esan dezakegu. Enpresa asko jendeak duen laguntzeko grin horretaz aprobetxatu egiten dira, nola ez, dirua lortzeko. Baina, horren bidez herrialde pobreei laguntzen badiete, nun dago arazoa? 

Ezer baino lehen esan beharra dago, zure benetako asmoa herrialde hauei laguntzea bada, enpresa hauek kontratatzea har dezakezun erabakirik okerrena dela. Orain dela gutxi arte, boluntariotza egiteko gobernuz kanpoko erakunde batekin egin zenezakeen soilik, eta nolabaiteko jakintza edo prestakuntza bat izan behar zenuen. Gaur egun, berriz, aipatutako enpresa bat kontratatzearekin nahikoa da. Baina ekartzen dituen ondorioak latzak dira herrialde horientzako. Negozio horren atzean kontsumitzaileei erakutsi nahi dieten kontrakoa dago, herrialde horietan bizi direnetaz aprobetxatzen bai dira. Baina, nola? Herrialde txiroetara joaten diren pertsonak ez ahal dira laguntzera joaten? Bai, ume horiei laguntzea izan daiteke pertsona hauen helburua, baina ez enpresarena. Hauek, hainbat taktika erabiltzen dituzte bezero gehiago erakartzeko. 

Umezurztegiak izan ohi dira bezeroen helmuga ohikoenak, eta hau enpresek primeran dakite. Bezeroak enpresaren zerbitzua kontratatzen du, ezagutzen ez dituen haurrekin pare bat aste pasatzen ditu, instagramera beste pare bat argazki igotzen ditu bere ingurukoek zein pertsona ona den ikusteko eta beraien bizitza pribilegiatura bueltatzen dira. Enpresek dirua irabazten dute eta bezeroek beraien buruarekin pozik amaitzen dute. Baina Afrikako umeek umezurztegian jarraitzen dute, pobre izaten jarraitzen dute, pertsona hauek eskainitako laguntza ezertarako balio ez dietelako. Gainera, umezurtegiko haurrengan duten eragin psikologikoa oso negatiboa da, azken finean haur horien eta helduen artean nolabaiteko harreman edo lotura bat sortzen delako eta lotura hori bat batean moztu egiten delako. Astero pertsona desberdinekin igarotzen dituzte egunak eta pertsona horiekin lotura sendoak eraikitzen dituzte, nolabaiteko dependentzia bat sorrarazten diena. Baina, harrigarriena iruditzen zaidana zera da: Unicef-ek egindako ikerketaren arabera, umezurtegi horietan dauden hiru umeetatik bi ez dira umezurtzak! Gurasoek, kanpotarrek eskeinitako laguntza ikusita, bere seme-alaben bizi kalitatea toki horietan hobea izango dela pentsatzen dute eta harea eramaten dituzte. Eta, nola ez,  enpresa horiek egoera horretaz aprobetxatzen dira.

Enpresak eskeintzen dizkien beste aukera bat putzuak, etxeak, ikastola etab. eraikitzea da. Hau hasiera batean  positiboa dela ematen du, baina errealitatea ez da horrela. Formakuntzarik gabeko pertsonak ari dira azken finean eraikuntza horiek egiten, horretaz bizi direnei lana kentzen. Bolunturista batek eraikitako etxe batek 30.000 dolar balio duela konprobatuta dago (bidaia barne), bertakoek eraikitako etxe batek, aldiz, 2.000 dolar. Arazoa zein den nahiko argi ikusten dela iruditzen zait.

Zoritxarrez, gaur egun bolunturismoaren industriak urtean 17.3 milioi dolar sortzen ditu. Beraz, egoera bidegabe honi aurre egiteko eta herrialde hauetako pertsonei laguntzeko modu egokiena GKE bati zure zerbitzuak eskaintzea izango litzateke (irakaslea bazara hango haurrei irakasten, esaterako), eta ez enpresa hauek kontratatzen. 



iturriak: 

https://elpais.com/elpais/2018/12/11/eps/1544541087_701313.html

https://youtu.be/VhpEIyW1Ks8

https://elordenmundial.com/volunturismo-voluntariado-y-selfies/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.