2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

ITALIAK 5.400€ LAGUNTZAK ONARTZEN DITU KORONABIRUSAREN ERAGINEZ KALTETUTAKO ENPRESENTZAT

  Italiako Gobernuak astearte honetan onartu ditu 5.400 milioi euroko laguntza Gobernuak ezarritako azken itxialdiek eragindako enpresentzat. Koronabirusaren pandemia honek geldiarazteko neurri batzuk.

Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, laguntza horiek automatikoki azken hilabeteetan dagoeneko finantzaketa eskatu duten enpresetara joango dira eta esan du "azaroaren erdialdera" dirua jasoko dutela. Hauxe ere azaldu zuen: "Jakin badakigu murrizketek ekintzaile askori beren planak eta ikuspuntuak aldatzera behartu dituztela, horregatik laguntza neurri errazagoak eta azkarragoak aukeratu ditugu eta horiek indartzea erabaki dugu". 

5.400 milioi euroko laguntza paketeak enpresen zerga betebeharren ordainketa aldi baterako etetea eta aldi baterako lan geldialdiak luzatzea ahalbidetuko du, Italian "integrazio funtsa" sistema deitu baida, aldi baterako enplegu erregulazio espedientearen (ERTE) antzekoa - urtarrilaren 31ra arte zailtasun handieneko sektoreentzat. 

 Alemania anuncia 12.400 millones en ayudas por el coronavirus

300.000 enpresa baino gehiago izango dira neurri horietatik onura aterako dutenak, eta azken hilabeteetan jasotakoak baino "kopuru handiagoak" lortuko dituzte. Adibide gisa, 400.000 euro arteko fakturazioa duen jatetxe bati buruz hitz egiten badugu, horrek Estatuaren aldetik 5.173 euro jaso litzake, 5 milioi baino gehiago fakturatzen dutenek 25.000 euro artekoa izango da.  

Gobernuaren planak, gainera, koronabirusak hautemateko bi milioi proba erostea ahalbidetuko du azaroko eta abenduko hilabeteetarako, baita ere jarraipen sistemak indartzea. Halaber, 800 eurora arte jasoko duten kirol langileentzako eta kulturarako laguntzak egongo dira. Zentzu horretan, Dario Franceschini Kultura eta Turismo ministroak ohar baten bidez jakinarazi du 1.000 milioi baino gehiago joango direla kulturara eta turismora.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.