2020(e)ko urriaren 10(a), larunbata

COVID-19aren "YANG"a

 

COVID-19aren "YANG"a


Bizimodu azeleratu batean bizi ginen; lan asko, kirola gutxi, otordu azkarrak... geure gorputza behar ez bezela zaintzen genuen. Argi dago COVID-19ak hondamendi beldurgarriak ekarri dizkigula gizartera, baina edalontzia erdi beteta ikusteko aukera dugu. 


Konfinamendu hasieran, 15 egunez soilik etxean egongo ginela uste genuenean, "oporralditxo" moduan hartu genuen askok, ni neu barne. Hala ere, egunak eta asteak aurrera joan ahala, errealitateak zaplaztekoa eman zigun aurpegi osoan! Gure egunerokoa ezustekoan, gauetik goizera, erabat aldatzeko egoeran aurkitu genuen geure burua, eta lehenago ala beranduago, egin genuen. 

Ejercicios para hacer en casa con niños 🤸‍♂️ | | Calzados Picolines -  Zapatería Infantil Online - Calzado Niño, Niña y Bebé


Hala ere, etxean eguneko 24h-ak eman behar genituenez, ikasle edo langile moduan egin beharrekoak egiteaz gain, denbora hiltzeko beste hainbat jarduera egiten hasi ginen; kirola egitea izan zen, nire uste apalean, hautatuena izan zen aktibitatea. 


Eta horrela, etxeko egongela gimnasio bihurtuz, kirola egiten hasi ginen. Baina ez bakarrik konfinamendu egoeraren aurretik kirola egiten zuen jendeak, baizik eta aurretik kirolik egiten zutenek ere! Kirola egiteko materialak saltzen dituzten enpresek, haien almazena husterarte saldu zuten; bizikleta estatikoak, rodilloak, erresistentzia bandak, etxean sartu daitezkeen halterak, kiroletako zapatilak... Salmenta horrek guztiak, kirol etxeetako enpresetan diru-sarrera garrantzitsua ekarri zuen, izan ere, etxetik egiten zen kirola %22an igo zen. 


Bestalde, geure gorputzaz kontzientzia handiago hartzen joan ginen heinean, gure egunerokoan ahaztuta genituen elikadura-ohiturei garrantzia handiagoa ematen hasi ginen; guztiok dakigu konfinamendu hasieran komuneko paperarekin pasa zen moduan, bizkotxoak egiteko hirina eta legamiarekin gertatu zena! 


Color Del Vector Iconos De Comida Saludable Establecidos. Signo De  Alimentos. Ilustración De Estilo De Vida Saludable En El Estilo Plano.  Carne, Pescado, Verduras Y Frutas Iconos Ilustraciones Vectoriales, Clip  Art Vectorizado

Hala ere, ez naiz gai horretan sartuko; erosten hasi ginen produktuen kalitatean baizik. Lehen mailako produktuen (arraina, haragia, barazkiak, fruta...) salmenta izugarri igo baitzen. 

Guztiok dakigu gutxi prozesaturiko produktu hauen prezioa ultraprozesatua izan den produktu batena baino garestiagoa dela, eta hortaz, esan beharrik ez dago produktu mota hau saltzen duten enpresek diru-sarrera garrantzitsuak izan zituztela. 


Azkenik, eta asko luzatu gabe, 99 egunez edota 3 hilabete eta 5 egunez, eguneko 24h-z etxean egon behar izan ginenez, halabeharrekoa genuen (gehienok, noski; kasuak-kasu) familiarekin denbora gehiago igarotzea. Eta horrek, enpresen diru sarrerak areagotzen ez dituen arren, familiakideak era batean edo bestean aberasten ditu, eta horrek ez du preziorik. 



https://www.lavanguardia.com/vida/20200423/48687852218/practica-deporte-casa-aumenta-espana-coronavirus-confinamiento.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.