2020(e)ko urriaren 27(a), asteartea

TELELANA ENPRESAREN LAGUNGARRI

Telelana lana egiteko beste modu bat da, gaur egun koronabirusa dela-eta izugarri entzuten dena. Eta zer da telelana? lana presentzialki egin beharrean interneten bidez etxetik egiten den lana da. Orain artean, enpresariak ez dira telelanaren oso aldekoak izan, baina badirudi, hasiak direla ulertzen modalitate horrek abantaila ugari dituela enpresarentzat. Izan ere, langilea gustorago ari bada etxetik lanean, gehiago produzitu eta aportatuko du enpresarentzat. Baina, arazoa mentalitatea da dudarik gabe, enpresaria ez baita fidatzen langileaz, konturatu gabe, langilearen produkzioa dela kontrolatu beharrekoa, hau da, lana nola eta zenbat egiten duen. 


Langilearen ikuspegitik berriz, bistan da abantailak oso handiak direla (ez du denborarik galdu behar enpresara joaterakoan, beraz diru gutxiago gastatzen du, eta bere bizitza pertsonalerako denbora gehiago du), baino desabantailak ere baditu (bakardadea, etxekolanez gehiegi arduratzea batez ere emakumeen kasuan, etab). Gaur egun, telelanari buruzko legea ari dira egiten estatuko gobernuan. Ea zer dakarkigun lege horrek.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.