Trump vs Biden
Zein da gobernari egokiena estatu batuetako ekonomiarentzako?
Mundu gehienak dakienez, hurrengo asteko azaroak 3an, Estatu Batuetako lehendakaria hautatzeko hausteskundeak gauzatuko dira. Hausteskunde hauetan, 2 kandidatu nagusi daude. Lehenik, Alderdi Errepublikarratik, mundu guztiak ezagutzen duena eta azken urteetan eztabaida handi eta krisi larri askoren buru izan dena, Donal Trump. Ondoren, Alderdi Demokrataren kandidatu bezala Joe Biden dugu, Barack Obamaren lehendakariordea izan zena 8 urtez. Izan ere, etxe zuriko burua hautatzeko hauteskunde hauek, azken urteetan antolatutakoak baino askoz garrantzitsuagoak izango dira. Hau, Amerikar herrialdea jasanarazten ari den krisi ekonomiko eta sozial larriengatik gertatzen da gehien bat.
Estatu Batuak egoera oso latz eta larri batean daude. Azken hilabeteetan hainbeste entzun den Covid-19 ak herrialdea, munduko beste herrialde asko bezala, krisi ekonomiko latz batera bideratu du. Milioika estatu batuar, langabezira daude eta hango laguntzak oso eskaxak direnez, familia ugari diru iturririk gabe gelditu dira. Bestetik, poliziaren beltzen aurkako basakeriak, mugimedu antiarrazista ugari antolatzea eragin du azken hilabeteetan eta udara hasieran ikusi genuen bezala, Trumpen gobernua muturreko egoera batera eraman zuten.
Baina izenburuan esan bezala, zein kandidatu da egokiena estatuko ekonomia aurrera ateratzeko? Bi kandidatuek, jarrera oso desberdinak dituzte krisiari aurre egiteko momentuan. Trumpek dio, bizitza normala egin behar dugula, maskarilaz eta distantziamendu sozialaz arduratu gabe hemendik gutxira txerto bat egongo dela zin egin duelako. Honen bidez, Trumpek, ez luke herrialdeko ekonomia geldiaraziko eta jendeak bere diru sarrerak zihurtatuak izango lituzke, baina jende asko infektatu eta hiltzeko arriskua izango luke.
Bidenek berriz, Trumpen kontrakoa proposatzen du, ekonomia hainbat hilabetez geldiaraztea honek ekarri dezakeen krisi larria kontuan hartuz. Baina honen bidez, Covidaren infektatu tasa jaitsiaraziz eta egoera berriz ere normalizatuz. Bidenek ere gehitzen du, estatuko biztanleriaren %13a hau da (41 milioi pertsona) pobrezian bizi direla eta hauek infektatuz gero ez zutela haukerarik izango medikuntza zentru batean tratatuak izatera, han medikuntza zerbitzua pribatua delako.
Informazio guzti hau aztertu eta gero, ondorioztatu dezaket, Bidenen jarrera dela egokiena AEBrako. Honek, nahiz eta ekonomia geldiarazteko deia egin, bere biztanleen osasuna bilatzen du nagusiki eta hori medikuntza pribatu bat duen herrialde batean oso garrantzitsua da. Esan genezake Trump dela hautagairik egokiena ekonomiaren aldetik baina nahiz eta, orain ekonomia ez geldiarazi, ondoren egongo diren milioika infektatuek herrialdea muturreko egoera batera eramango dute, horrek ekonomiari asko eragingo dio, baina hori bai, txarrerako.
BIBLIOGRAFIA:
https://www.bbc.com/mundo/noticias-internacional-42315879
https://cnnespanol.cnn.com/2020/09/30/asi-es-la-posicion-de-biden-y-trump-en-9-temas-clave-desde-la-inmigracion-hasta-el-covid-19/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.