Arazo larrienetakoa jantokiaren inguruan eduki zituzten. Hasiera batean bertan bazkaltzen zuten langile guztiak bi txanda desberdinetan birusa ahalik eta gutxien transmititzeko baten batek baldin bazuen. Erabaki egokia iruditzen zait moduren batean, baina gero bakoitzaren lekua eta erabilitakoa ez zen desinfektatzen bertan birusa utziaz. Lanera bueltatu eta aste gutxietara positiboak agertzen hasi ziren eta jantokia "Zona 0" bezela hartu zuten eta berriz ere aldaketa berriak ezarri behar izan zuten jateko otorduen inguruan.
Duela hilabete batzuetatik albistegi guztietan ageri den gai guztiak koronabirusarekin erlazionatua daude gizartearen arlo guztietan kalteak eragin dituelako. Enpresek ez dute arrisku hau ekiditea lortu oso kaltetuak ikusi direlako, enpresa txikiak bereziki. Topoaren bagoiak egiten dituen CAF enpresa nahiz eta botere ekonomiko dexente eduki, kalte batzuk jasan behar izan zituen konfinamendua amaitu eta gutxira.
Askoz talde txikiagoetan banatu zituzten jantokiko taldeen kopurua gehituz. Birusa ez transmititzeko prebentzio ezin hobea da birusaren transmisioa geldiarazteko enpresaren barruan. Eta ordutegiaren aldaketa egiteaz gain, garbilarien kopurua bikoiztu zuten langileetako batzuk jantokiaren garbiketan zentratu zitezeen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.