2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala
Oscar Schindler
Denok dakigun bezala, bigarren mundu-gerrak Holokausto genozidio beldurgarria ekarri zuen. Oso arrunta da hisoria honetako pertsonai gaiztoak ezagutzea, baina, egia esanda, hainbat heroiek ere parte hartu zuten. Jakina, gaizto asko egon zirela bigarren mundu gerran. Baina esan bezala, ez dugu ahaztu behar heroiak ere egon zirela. Beraz, haiei buruz gehiago jakin dezagun, milaka juduen bizitza salbatu zituen industria bati buruz hitz egingo dizuet. Gaurkoan hitz egingo dizuedan protagonistak Oscar Schindler du izena, eta aipatutako industria horren zuzendaria zen.
Tropa naziek Krakovian (Polonia) ghetto judu bat eraikitzeaz arduratzen ziren bitartean, Schindlerrek Deutsche Emailwarenfabrik industra sortu zuen, gaur egun Holokaustoaren omenezko museoa dena. Garai hartan, funtsezko lanpostua zuten juduak bakarrik bizi zitezkeen Polonia nazian, gainontzekoak kamioi eta trenen bidez bidaltzen zituzten gertuen zegoenkontzentrazio-esparruetara.
Hortaz, Schindlerek, bere industrian 1200 judutar kontratatu zituen, eta horrela beraien bizitza salbu zegoen. Industria hau armada nazia munizioz hornitzeaz arduratzen zen eta sukalde tresneria ere ekoizten zuen. Bere lehen sedea Krakovian jarri zuten, gaur egun turistek gehien bisitatzen duten tokietako bat da, gertatutakoaren ondorioz. Hala ere, erregimen nazia amaitu eta urtebetera, Schindlerrek bere fabrika lekuz aldatu zuen handik 300 kilometrotara.
Oscar Schindlerrek, berarentzat lan egin zuten mila pertsona baino gehiagoren izenak agertzen ziren zerrenda bat egin zuen. Eta zerrenda horretako pertsona gehienek judutarrak ziren. Apiatu dudan bezala, soilik lan egiteko baimena bat lortzen zuten juduak geratu zitezkeen Krakoviako ghettoan eta genozidiotik ihes egin.
Gaur egun Brnenec bisitatuz gero, han aurkituko dezu gertatutakoaren memorian museo bat. Museo hau, Schindlerrek irekitako azkeneko industria izan zen. Museo hau 2019an ireki zen, eta honen helburua enpresariaren figura gogoraraztea da. Bigarren Mundu Gerra honetako heroienetako bat izateagatik. Beraz, Hitler guztiok ezagutzen dugun bezala, artikulu hau irakurri ondoren, Oscar Schindlerren izena ez ahaztea espero dut.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.