2020(e)ko urriaren 8(a), osteguna

TELELANA, LAN EGITEKO MODU BERRIA?

 

 

 

 

 

 Hari beretik, telelanak bere abantaila eta desabantailak ditu. Alde negatibo bezala, langilearentzat kostu finko batzuk ditu, hau da, argindarra, Interneta, lekua, ofizina materiala,etab. Hau da, enpresaren kostu finkoak beraiengana pasatzen baitira. Era berean, lan orduak eta aisialdikoak nahastera jotzen da, deskonexioa zailtzen, eta sindikatuek aldarrikatzen dituzten elkartasunezko egituren kontra jotzen du.

 TELELANA, LAN EGITEKO MODU BERRIA?

 

Koronavirusaren pandemiak Espainian jo zuenean, gobernuak "Estatuko alarma" ipintzea erabaki zuen eta biztanleok behartuak izan ginen hilabete batzuetan etxean egotera. Erabaki honek, izugarrizko arazoak ekarri ditu lan munduan. Sektore gehienetako langileak lan egin gabe egon ziren, adibidez, konstrukzioan aritzen direnak. Beste batzuek berriz, etxetik lanean ibili ziren, hau da, telelanean. Lan era berri honetan aritu zirenek, lana galdu ez zutenez, ez zituzten arazo ekonomikorik izan.

 Bestetik, abantaila batzuk ere aurkitu ditzazkegu, adibidez, hiri handietan desplazamendu edo garraio orduak saihetsi daitezkela, lana bakoitzak bere nahiera antolatzeko gaitasuna, eta familiaren zaintzarekin bateratzea.

Gaia: TELELANA OSO AUKERA ONA DA LANGILEONTZATEgia da, norberaren etxean lan egiterakoan, bai familiak edo bai  maskotek, distrakzio ugari sortu ditzazketela edo etxean egoteak lanerako giro desegokia eta ez produktiboa sustatu dezakela, baina denbora kudeatzen ikasiz gero eta jarrera egoki eta motibatu bat edukiz,  metodo hau guztiz baliagarria izan daiteke. Azken finean, ez da berdina zuk aukeratu ez dituzun pertsonekin egunean zortzi ordu lanean igarotzea edo zure familiarekin kalitatezko denbora gehiago pasatzeko aukera izatea.


Nire ustez, egoera ezohiko hau hainbat sektore               modernizatzeko aukera paregabea izan daiteke. Alde batetik, enpresek dirua aurreztuko lukete (langileek baja gutxiago, lokal edo bulego gutxiago beharko lirateke,...) eta baita langileek ere (garraioan, lan istripu gutxiago, familia kontziliazioa,...). Baina beti ere langileak nahi izango baluke. Izan ere, badaude langile ugari taldean lan egitea gustatzen zaienak eta hauei telelana egitera behartzen bazaie, bakardadean sentitzea edota depresioak izateko arriskuak izan ditzakete. Nahiz eta denok jakin enpresaren helburua dirua irabaztea dela, haien langileen ongizana bermatzea beharrezkoa da.

 

BIBLIOGRAFIA:

 https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7152741/koronabirusa-eta-telelana-telelangilearen-eskubideak/ 

https://www.berria.eus/paperekoa/1877/008/001/2020-09-01/telelana-arautzeko-gakoak.htm 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.