2020(e)ko urriaren 23(a), ostirala

MUSIKAREN INDUSTRIA

Gaur egun edonork entzuten eta abesten ditu estilo desberdinetako abestiak adibidez, rock, pop, trap eta beste edozein musika estilokoak. Inorrek ez daki zenbat abesti edo albun existitzen diren munduan, baina garbi dago milioika direla. Gaur egun musika edonorrek sortu dezakeen arren ez da erraza modu egoki batean produzitzea eta erreperkusioa edukitzea. Egungo musika industria oso kapitalizatuta dago eta produzitzen den musika jendeak entzun nahi duena da normalean eta ez benetan artistak sortu nahi duena. Artistak askotan arazoak edukitzen diuzte beraien diskografikekin, baina tira aurrerago hitzegingo det horretaz.

Lehenik eta behin musika industriaren historaren laburpen bat egingo dut. Musika entzuteko hasieran phonografo zilindroak erabiltzen ziren, ondoren biniloak, 8 trakak, kasetak, CDak, MP3ak eta azkenik gaur dena digitalki entzuten da bai ordenagailu edo mugikorrean musika erreproduzitzeko aplikazio ezberdinak erabiliz eta bai abstiak deskargatuz, azken hau berez ez dago legalki onartuta, baina ez da inolako oztoporik egoten hori egiteko.

Guk musika entzuteko erabiltzen ditugun aplikazioetako musika guztia diskografietan produzitzen dela esango nuke, musika grabatzeko ekipo profesionalekin. Musika doainik entzutea berez legearen aurka doa, horregatik aplikazio hauek musika erreproduzitzeko eskubidea lortzeko artistei eta konpainiei dirua ordaintzen diete, horren ondorioz aplikazio hauek hilabeteko kuota bat edukitzen dute. Horrek esan nahi du gaur egungo musika produkzioa dena profesionalizatuta dagoela. Musika industriak diru mordoa mugitzen du, abestiek erreprodukzioak lortzen dituztenan diskografiei eta artistei diru asko generatzen diete. Askotan arazoak egoten dira produzitu nahi den musika motarekin, artistak eta diskografiak ez datoztelako bat produzitu edo sortu nahi dituzten abestietan. Abeslariek pertsonalki motibatzen dituzten abestiak atera nahi dituzte baina eragozpenak edukitzen dituzte diskografiken aldetik, hauek musika komertziala produzitu nahi dutelako dirua irabazteko errazagoa delako, hau da desadostasun honen arrazoi nagusia. Noski, hau produzitu nahi duten musika bat etortzen ez denean gertatzen da. 

Ildo beretik jarraituz, askotan artistek eta diskografikek kontratuak sinatzen dituzte eta bertan askotan artistek musika produzitzeko askatasuna galtzen dute diskografiken pausuak edo pautak jarraitu behar dituztelako.

Arazoak alde batera utzita, artistek ere dirua irabazteko beste modu batzuk dituzte lehen aipatutakoaz gahin (abesitak produzitzearena). Adibidez, kontzertuak eta girak egin ditzazkete, abeslari famatu baten jirak milioika euro generatu ditzazke bakarrik sarrerak salduaz eta gainera normalean horrelako kontzertuetan "merchandisinga" egoten da eta honek beste hainbeste genera dezake. Azken urte hauetan marken kolaborazioak asko igo dira, diru asko eskeintzen diete beraien produkutak promozionatzeagatik.

Ondorioz, ikusi daiteke, musikaren industriak diru asko sortzen duela. Jende askok egiten du lan musikaren inguruan, adibidez, produktore bezala, soinu tekniko bezala etab. Garbi dago gaur egungo musika produkizoa negozio bat bezala hartzen dela eta ez artea bezala, edo hori pentsatzen dut nik gutxienez. Beraz, gustatuko litzaidake artistei askatasun handiagoa bermatzea.

Estudio de Grabaciones - Clases de Produccion Musical en Lima Metropolitana  | Estudio de grabacion, Estudio de grabación en casa, Diseño de estudio de  grabación


https://promocionmusical.es/industria-musical-que-es-historia-modelo-negocio/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.