Dropshipping-a, beste batzuen produktuak saltzean oinarriten da, inongo momentuan zuk produktu hori stock-ean eduki gabe, enpresa batekin kontaktuan jarri eta enpresa bera arduratzen da produktu hori zure erosleari bidaltzeaz. Jendeak salerosketa metodo hau abian jartzea erabakitzen du, ez delako inbertsio handirik egin behar, eta beraz gaizki ateraz gero ez duzu dirutza bat galtzen.
Alibaba Group enpresaren Aliexpress da dropshipping eredu ezagunenetakoa, enpresa ezberdinekin hitz egin, eta bere prezio propioak jartzen ditu, enpresa horri ordaindu behar dioena eta lortu nahi dituen irabaziak kontuan izanda. Enpresek dropshipper edo handizkako izatea onartzen dute, horrela beraien kabuz dirua irabazteaz gain, beste batzuen laguntzaz ere irabazteko aukera du, eta gainera modu horretan zure enpresa ezagunagoa bihurtzen da.
Irabaziak ez dira handiak, saldu ahal izateko kostuen eta irabazien arteko kostua txikia izan behar delako, bestela erosleak beste leku batean erosten saiatuko direlako. Aliexpress bezalako plataforma handia izatera iristen bazara ziur egon zaitezke jendeak zugana joko duela, jende askok ezagutzen duelako, eta bertara jotzen dutelako askotan. Baina plataforma edo enpresa txikia bazara eta dropshipper-ak zu bezalako gehiago kontratatuak baditu, agian ez dizute zuri erosiko, prezio hoberena bilatzeko aukera dutelako. Gainera erosleak agian produktua hornitzen duen enpresa bilatzen du, eta horrela dropshipping-ean baina merkeago eskuratuko du.
Ondorioz, esan genezake negozio ona dela, ia kosturik ez duelako, nahiz eta egia den irabaziak ere txikiak direla. Negozio bikaina izan dadin garrantzitsua da ezagutaraztea, eta ahalik eta enpresa handiena bilakatzea.
https://www.innovadeluxe.com/que-es-el-dropshipping/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.