2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ONLINE NEGOZIOAK

 

ONLINE NEGOZIOAK

Honetaz hitz egiten hasi baino lehenago online negozioen azalpen txiki bat eman behar da. Izenak dioen bezala informatika bidez exekutatzen den negozio bat da, negozio hauek batez ere 2018.urtean erabiltzen hasi ziren, eta enpresarioei etekin gehiago lortzea egin du. Negozio mota hauek hobeto aztertzeko honek dituen abantailak eta desabantailak aztertuko ditugu. 

La revolución de los negocios online - ProEconomia
Lehenengo, abantailak komentatuko ditut: Oso inbertsio txikiko enpresa bat da eta honek jendeari segurtasuna ematen dio izan ere negozioa aurrera badoa gutxi ordainduta etekin handiak lortzea pasa daiteke eta negozio gaizki joango balitz galdutako diru kantitatea txiki izango litzateke. Honetaz gai ez da beharrezkoa produktu propio bat izatea izan ere negozio askotan saltzen diren produktuen bitartekari lana egiten duzu, egia da ez duzula hain beste errentagarritasun lortzen baina etekin txiki  batzuk lortzeko oso modu ona da. Negozio hauek ere jendea askorentzat askoz ere erosoagoak dira, ez duzu toki fisiko batera joan behar, ordenagailua piztearekin nahikoa da eta munduko edozein tokitan egin dezakezu  beti ere konexioa badago eta honek indepentzia asko ematen dizu lan egiteko garaian. Eta azkenik ere esan daiteke negozio hauek askoz ere errazago kontrolatzen direla, etekinak, erabiltzaileak eta haien jarrerak...

Baina mundu honetan gauza guztiak bezala hainbat gauza txar edo desabantaila ditu. Lehenengoa eta agerikoena arazo teknikoak dira , lan egiten duzun bitartean webgune hori blokeatu daiteke eta kolapsatu jendea asko badago. Merkatu oso konpetitiboa da, gaur egun bururatzen zaizun edozein negozio dagoeneko existitzen da. Online negozio bat asteko ikaskuntza behar da baina eskoletan ez zaigu ikaskuntza hau erakusten beraz beste nonbaitetik atera behar da ezagutza hau eta gehienetan ordaindu beharreko kurtsoak dira. Beste desabantail bat ordenagailuak sortzen duen distrakzioa da, egia esan dezagun denak noizbaiten hasi gera zerbait egiten eta YouTuben bideoak ikusten amaitu degu edo jokurenbatera jolasten. Eta nik esango nukeen azkendesabantaila bezeroarekiko harremana da, bezero askok nahigo dute erosketak fisikoki egitea konfiantza gehiago transmititzen duelako.

Amaitzeko nik hainbat online negozio gomendatuko dizkizut gai honetan interesa baduzu. Lehenik eta nire ustez hoberena marketing afiliatua da, honen helburua enpresa edo enprededore baten produktua ezagutzea ematea da eta honek egiten duen salmenta bakoitzeko komisio bat eramaten du, nik ezagutzen det hilabetean 7000€ irabaztea lortu duena pare bat ordu bakarrik eskainiz. Gomendatzen dudan beste negozio bat bloggak egitea da horrela kontsumitzaileei gai baten inguruan ezagutza ematen diozu eta zure bloggak honak badira oso erraz hazi daiteke, hasieran ez duzu dirurik irabaziko baina ondoren ezagutza irabaztean bloggak monetizatu ditzazkezu. Eta gomendatzen dudan azken negozioa bigarrenaren oso antzekoa da baiana bloggak idatzi ordez Youtuben bideoak argitaratuz gainera negozio honetan bideoak egiten bakarrik kobratu ordez publizitatea ere egin dezakezu, ikusi bestela youtuben ezagunena den pertsona PewDiePie, honek 100millio jarraitzaile lortu ditu bakarrik bideoak eginez.
Beraz hau dena esanda badakizu online negozioen inguruan zerbait gehiago eta nik honekin hastea gomendatzen dizuet. Inoiz ez da berandu.



BIBLIOGRAFIA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.